2011-11-14

Lauaxeta Ikastolako ikasleak ENERGIaren proiektua Sutan Blai programan aurkezten

Euskal Telebistako Sutan Blai programako etorri ziren Ikastolan antolatutako Energiaren proiektuaren aurkezpenera. Hemen daukazue bideoa:

http://www.sutanblai.com/ata_edukia.php

Elkartasunaren Jostailu azoka

Urtero bezala, martxan da aurtengoan ere Lauaxeta Ikastolako Jostailu azoka. Asteazkenenrarte daukagu etxean erabiltzen ez ditugun jostailuak ekartzeko, ondoren prezio sinboliko batean salduko direlarik ikasleen artean. Lortzen dugun diruarekin Filipaneseko herri txiki batean lan egiten den GKE erakunde bat laguntzeko balio digu, ia bere hezkuntza proiektuak indartzea lortzen dugun gure laguntza ekonomiko txikiarekin.

2011-11-08

Irakasleak teknologia berrietan sakontzen

Martitzen honetan Lauaxeta Ikastolako hainbat irakaslek teknologia berriei inguruko formazio jaso dute, ikastolako hiru irakaslek koordinaturik. Saio interesgarria eta askorako eman duena.

                    

2011-11-07

Lauaxeta OpenLab "Etorkizunari begira"

Lauaxetan zapatuan antolatu zen OpenLab ekitaldian 2030.urteko Lauaxeta Ikastola diseinatzen ibili ginen. Ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak eta etorkizuneko gurasoak ibili ginen  20 urte barruko ikastola nolakoa izatea nahi genuen amesten. Ekintza hau Lauaxeta Ikastolak berrikuntzaren arloan garatzne duen beste ekintza bat da, kasu honetan Conexiones Improbabales eta Mikel Morlasen eskutik.

Zapatuan gertatutakoaren laburpen txiki bat zapatuko teleberrian ikusi dezakegu. 29:40 minutuan.


Lauaxeta Ikastola OpenLab Berrikuntza

2011-11-05

LEGO txapelketan 2011

Zapatu honetan ospatu da ZAmudioko Euskaltelekoegoitzan Euskadiko LEGO txapelketa, eta aurtengoan ere bertan egon dira Lauaxeta Ikastolako iksleak, 1. ebaluaketan zehar egiten ibili diren robotikako ariketak eta programazio ekintzak praktikan jartzen.
Egun bikaina pasatzeaz gain asko ikasi dute ikasleek. Zorionak egindako lanagaitik beraz.

Euskararen eguna

Egun bikaina pasatu dute Lauaxeta Ikastolako ikasleek Euskararen eguna ospatzen. Jaia, irrifarreak, giro polita eta atsegina eta batez ere EUSKARA danon ahotan.