2011-12-14

Estrasburgoko saria

Ikastolako DBH 3. mailako Bego Meabek irabazi du aurtengo argazkilaritza txapelketa. UNESCOk antolatzen duen saria da eta Estrasburgora joan dira saria jasotzera.

http://www.unescoetxea.org/base/berriak.php?id_atala=1&id_azpiatala=1&hizk=eu&zer=orokorrean&nor=925

2011-11-14

Lauaxeta Ikastolako ikasleak ENERGIaren proiektua Sutan Blai programan aurkezten

Euskal Telebistako Sutan Blai programako etorri ziren Ikastolan antolatutako Energiaren proiektuaren aurkezpenera. Hemen daukazue bideoa:

http://www.sutanblai.com/ata_edukia.php

Elkartasunaren Jostailu azoka

Urtero bezala, martxan da aurtengoan ere Lauaxeta Ikastolako Jostailu azoka. Asteazkenenrarte daukagu etxean erabiltzen ez ditugun jostailuak ekartzeko, ondoren prezio sinboliko batean salduko direlarik ikasleen artean. Lortzen dugun diruarekin Filipaneseko herri txiki batean lan egiten den GKE erakunde bat laguntzeko balio digu, ia bere hezkuntza proiektuak indartzea lortzen dugun gure laguntza ekonomiko txikiarekin.

2011-11-08

Irakasleak teknologia berrietan sakontzen

Martitzen honetan Lauaxeta Ikastolako hainbat irakaslek teknologia berriei inguruko formazio jaso dute, ikastolako hiru irakaslek koordinaturik. Saio interesgarria eta askorako eman duena.

                    

2011-11-07

Lauaxeta OpenLab "Etorkizunari begira"

Lauaxetan zapatuan antolatu zen OpenLab ekitaldian 2030.urteko Lauaxeta Ikastola diseinatzen ibili ginen. Ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak eta etorkizuneko gurasoak ibili ginen  20 urte barruko ikastola nolakoa izatea nahi genuen amesten. Ekintza hau Lauaxeta Ikastolak berrikuntzaren arloan garatzne duen beste ekintza bat da, kasu honetan Conexiones Improbabales eta Mikel Morlasen eskutik.

Zapatuan gertatutakoaren laburpen txiki bat zapatuko teleberrian ikusi dezakegu. 29:40 minutuan.


Lauaxeta Ikastola OpenLab Berrikuntza

2011-11-05

LEGO txapelketan 2011

Zapatu honetan ospatu da ZAmudioko Euskaltelekoegoitzan Euskadiko LEGO txapelketa, eta aurtengoan ere bertan egon dira Lauaxeta Ikastolako iksleak, 1. ebaluaketan zehar egiten ibili diren robotikako ariketak eta programazio ekintzak praktikan jartzen.
Egun bikaina pasatzeaz gain asko ikasi dute ikasleek. Zorionak egindako lanagaitik beraz.

Euskararen eguna

Egun bikaina pasatu dute Lauaxeta Ikastolako ikasleek Euskararen eguna ospatzen. Jaia, irrifarreak, giro polita eta atsegina eta batez ere EUSKARA danon ahotan.

2011-10-27

Berrikuntzarako ideien deialdia



Lauaxeta Ikastolako hezkuntza berrikuntza indartzeko esparru berria
Gure ikastetxean hezkuntzari eta prestakuntzari dagozkion alderdi guztietan berrikuntza sustatzeko xedez, Lauaxeta Ikastolak IDEIEN DEIALDIA abian jartzen du. Deialdiak gure ikastolako irakasleentzat irakasteko eta ikasteko esperientziak hobetzera bideraturiko proposamen berritzaileei laguntza eta aitortza emateko sistema bat eskaintzen du.

IDEIEN DEIALDIAren bitartez, Lauaxeta Ikastolak sustatu asmo du esperientziak –curriculumaren barrukoak zer curriculumetik kanpokoak– eraberritzea dakarten hainbat proiektu taxutu daitezen eta, gero, aurrera eraman daitezen, ondorengo alorrei dagokienez:
  • Elkarlaneko ikaskuntza.
  • Ikaskuntza esanguratsua.
  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
  • Bizikidetzako ereduak eta arauak eguneratzea ikastolan.
  • Familiekiko harremanak.
  • Antolakunde barruko harremanak.
  • IKTetan oinarrituriko baliabide didaktikoak (erabilera eta/edo diseinua).
  • Ebaluatzeko eta ikasleei laguntzeko metodo berriak.
  • Ikasteko testuinguru birtualak.
  • Ekimenaren sustapena.
  • Eskolako Agenda 21.
  • Euskal kultura.
  • Ideiak adierazteko eta komunikaziorako trebetasunak.
  • Gorputz-adierazpena.
  • Zientziarako eta teknologiarako bokazioak sustatzea.

    Besteak beste.
Nork parte har dezake?:
IDEIEN DEIALDIA hiru modutan parte hartzeko antolaturik dago:
Irakasleak: Hezkuntza-berrikuntzako ideiak eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.  Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Familiak:   Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Ikasleak:   Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Nahiz eta, formalki, irakasleek aurkeztu ahal izango dituzten proposamenak deialdi honetarako, ekimenen sorburu familien eta ikasleen ardurak –bai eta beste pertsona interesdun batzuenak ere– izan daitezke, komunikazio-bide formal baten bitartez (elkarrizketak, inkestak, bilerak eta Lauaxeta Ikastolak bideraturiko baterako beste jarduera batzuk) zein bide ez-formal baten bitartez.

IDEIEN DEIALDIA ren oinarriak ikusi eta deskargatzeko sakatu hemen.

Parte hartzeko (Lauaxeta Ikastolako irakasleentzat soilik) formulario hau bete online bidali 2011ko azaroak 25eko arratsaldeko 16:00ak baino lehen.

2011-10-24

Estoniako Gobernuko Hezkuntza saileko arduradunen bisita

Datorren asteazkenean, urriak 26, Lauaxeta Ikastolak Estoniako Gobernuko ordezkarien bisita jasoko du. Konkretuki Estoniako Hezkuntza saileko ordezkariak etorriko dira. Helburua argia da: Lauaxeta Ikastolako lan egiteko era zein den ikusi, hezkuntza modeloari buruz informatu eta kudeaketa sisteman sakondu. 

First LEGO League-ko ikasleak EHUko Farmazia faltutatean

Badoaz First Lego League txapelketan parte hartzen  duten ikasleak (DBH 4. mailako Teknologiako ikasle denak) beraien prestakuntzan sakontzen. Egindako azken ekintza Gasteizko Farrmazia fakultatea bisitatzea izan da, bertan, proiekturako egin behar duten proiektu zientifikoa egiteko informazioak eta oharrak jaso zituzten. Oso interesgarria! 

2011-10-02

Euskerea gure erea taldea

Arrakastatsua izan da Euskara gure ere taldeak izan duen hasiera. 40 ikasletik gora agertu dute taldean sartzeko eta egin beharreko ekintzatan parte hartzeko asmoa. Zorionak beraz parte hartzaileei eta koordinatzaileei.

UNESCOrekin lanean

Asteburu apartekoa pasatu dute Lauaxeta Ikastolako ikasleak UNESCOk koordinatu duen programan parte hartuz. Irlandako eta Malagako beste bi talderekin elkarlanean aritu dira eta beraien esanetan esperientzia ahaztezina izan da. Errepikatzeko eta gomendatzeko modukoa. Zorionak beraz.


Honen inguruan gehiago jakiteko Eusko Jaurlaritzaren Gazteaukera atalean sartu:




Posted by Picasa

2011-09-22

Robotika gela berria

Martxan dago Lauaxetako Robotika gela berria. Berrikuntzarekin, teknologiarekin eta robotikaren hezkunztarekin benetako konpromezu bat suposatzen du horrek. Hasiera baten, LEGO Mindstorm proiektuan parte hartzen duten ikasle guztiek erabiliko dute  gela batez ere, aukera bikaina baita etorkizuneko teknologietan ikasleak aritzen joateko.
Ikasten disfrutatzeko aukera bikaina beraz.






Zelaietako erakusketa

Badoa astea aurerra eta DBH 3. mailako ikasleek Zornotzako Zelaieta zentroan antolatu duten erakusketa arrakastatsua izaten ari da. Egunero Zornotzako ikastetxe bat etorri da bisitan eta rratsaldeetan ere zabalik egon da gainontzeko herriarrentzat. Hori gutxi balitz inguruko komunikabideetan ere agertu da.
Zorionak beraz ikasleei eta segi horrela.

http://www.deia.com/2011/09/22/bizkaia/duranguesado/renovar-energias

Eta gaur gauean, 20:30etan Canal Bizkaian ere botako dute erakusketaren inguruko erreportaia.

2011-09-19

Zelaieta zentroko erakusketa

Lauaxeta iikastolako DBH 3. mailako ikasleak iaz hasitako Energiaren proiektuari amaiera emango diote aste honetan zehar Zornotzako ZElaieta zentroan egingo duten erakusketarekin.


Proiektuak 2 asteetako iraupena izan zuen eta ikasgai guztiak aritu ziren elkarlanean. Ikasleen esanetan oso atsegina da horrela ikasi eta lan egitea.



2011-09-06

Kurtso hasiera

Ongi etorriak ikasturte berrira. Oporrak primeran pasatu dituzue ziurrenik eta orain kurtsoa hastear dagoenean atzera begiratzeko joera daukagu sarritan. Lasai egon, ikasturte honetarako helburu bikainak jartzen baditugu eta horretarako lan egiten badugu, arrakasta izango dugula ez dago inolako zalantzarik.
Animo beraz eta ongi etorriak berriro ere!

2011-07-14

Selektibitateko emaitza bikainak

Aurtengoan ere, aurreko urteetako dinamika berdinarekin jarraituz, Lauaxeta Ikastolako ikasle guztiek, 100%ak, gainditu dute selektibitateko froga. Eta ez hori bakarrik, 2. batxilergoan matrikulatutako ikasleen % 98a aurkeztu da froga honetara. Kopuru eta emaitza bikainak beraz. Zorionak ikasle, irakasle eta guraso guztiei.

2011-07-06

Udalekuak martxan

Bete betean daude Lauaxeta Ikastolako aurtengo udalekuak. Lizarran, Eginon eta Lauaxetan bertan dauden ingeles udalekuak. Egun batzuk pasatu dira dagoeneko eta bai ikasleak eta bai monitoreak makina bat bizipen izanda egongo dira. Disfrutatzen eta ingelesa praktikatzen jarraitu beraz eta bueltan kontatuko diguezue.




Ondo pasa.

2011-07-04

Lauaxeta Ikastola eta UNESCO elkarlanean


Joan den ekainaren 30an Lauaxeta Ikastola UNESCOren bazkide berria bihurtu zen Bilboko UNESCO Etxearen egoitzan ospatu zen biltzar orokorrean aho batez baiezkoa eman ostean. Akordio honek bi erakundeen arteko elkarlana eta komunikazioa asko erreztuko ditu UNESCOk proposatzen eta programatzen dituen proiektu eta programatan Lauaxeta Ikastolako ikasleen parte hartzea asko erreztuko duelarik.
Albiste bikaina beraz!
 

2011-06-30

Udalekuen azken prestaketak

Lauaxeta Ikastolako udaleku ezberdinak beste urtebetez ere bikain irten daitezen jo ta sua aritu dira prestaketa lanak egiten monitoreak. Materialak prestatu, planifikazioak egin, lekuak bilatu, txangoak zehaztu, literak montatu, etab. 




Eskertzekoa eta zoriontzeko da beraz, gazte hauek egiten ari diren lana Lauaxeta Ikastolako udaleku ezberdinak: Egino, Lizarra eta Lauaxetan bertan egingo diren euskarazko eta ingelesezko udalekuak bikain irten daitezen. 
Gainera monitoreak Ikastolako ikasle ohiak izateak are eta harroago sentiaratzengaitu gure ikasleetaz, beraiek gaztetxoagoak izan zireneko esperientzia eta bizipen politak orain beste aldetik konpartitzeko gogoa iztela baitute.



Zorionak eta eskerrik asko berriro ere zuen lan bikainagatik!

2011-06-20

Azken klase eguna

Heldu da aurtengo ikasturteko azken klase eguna Lauaxeta Iakstolako ikasleentzat. Zenbat barre eta zenbat momentu ahaztezin bizi izan dituzue aurtengoan ere. Orain udako oporretaz disfrutatzea tokatzen da, beraz animo eta oso ondo pasatu! Besarkada haundi bat ikasle eta guraso guztiei Lauaxeta ikastolako irakasle eta gainontzeko langileen partetik!

 
 

2011-06-17

Bertso bazkaria

 
Bertso bazkaria izan zuten Lauaxetako ikasle eta irakasleek.
Egun polita pasatu zuten, ondo janda eta ondo abestuta.
Ziur ziur bertsolari bat baino gehiago irtetzen dela bertan bildu
zirenetatik. Animo beraz!

2. Batxilergoko ikasleen agurra

Heldu da aurten ere kurtso amaiera eta urtero bezala momentu ahaztezinak bata besteraen ostetik pilatzen joaten dira. Momentu horretariko asko 2. batxilergoko ikasleenak dira. Zenbat barre, zenbat ikasketa, zenbat momentu bizi dituzuen Lauaxeta ikastolan. Momentu guzti horrek ospatzeko Ikastolako Agurra osptau dute: ekitaldia polita, oso polita, eta ostekoa ere bikaina.


Zorionak beraz egindako urte guzti hauengatik eta sorte on aurrerantzean, eta gogoratu, Lauaxeta Ikastolan beti izango da zuen etxea eta ongi etorriak izango zarie!




Besarkada haundi bat! 

2011-06-16

Agenda 21ekoak Zornotzako Garitondora bisitan

Lauaxeta Ikastolako Agenda 21eko ikasleak,
Zornotzako Garitondo baserrira joan dira bertan
lantzen diren barazki ekologikoak aztertzera.
Bisita oso interesgarria eta motibagarria produktu
ekologikoei bultzadatxo bat emateko.

2011-06-07

Lauaxeta Ikastolako ikasleak Agenda 21 eko Zornotzako udal foroan

 Gaurkoan, Lauaxeta Ikastolako DBH 1 mailako ikasleak, Zornotzako udalak antolatu duen aurtengo bigarren udal foroan parte hartu dute. Bertan zinegotziekin, eta teknikariekin Zornotzako ingurugiro gaietaz aritzeko aukera izan dute. Oso ekintza interesgarria eta ikasleentzat egokia.