2012-12-21

OLENTZERO ERE LANEAN GAUR...

Olentzero Lauaxeta Ikastolatik dabil kartak biltzen.
Onak izan ote? Olentzerok zer ekarriko? Laster jakingo dogu...


GIZARTEARENGANAKO SENTSIBILITATEA

Aurten ere ikastolako LHko ikasle batzuk, Adinekoen Egoitzara bisita egin dabe eta kurtsoan ikasitako Gabon Kantak abestu deutsez. Maitasun, alaitasun eta goxotasun pixkat emon ahal bada, ona da, ezta?
Ikusi:
http://lmh2zikloa.blogspot.com.es/2012/12/egoitzara-bisita.html

2012-12-20

CARITAS-EKOEKAZ IKASTEN




Aurreko astean, DBH 1. mailako ikasleak Caritas-eko kide batzuk antolatutako hitzaldi eta ekintzetan parte hartu dabe, lantzen ari diren Inmigrazioaren fenomenoari buruzko multidiziplina proiektuaren baitan.

Euren jarrera aipatzekoa izan zan eta ikasteko aukera berri hau ondo aprobetxatu ebela esan beharra dago.

Multidisziplina proiektuok oso interesgarriak deritzoguz. Azken baten, nahiz eta ikasketak materia edota ikasgai ezberdinetan bananduta egon, disziplina-aniztasuna lantzea garrantzitsua da. Ikasleak, dakien guztia konektatu eta arazo bateri konponbidea bilatzeko gai izatea funtsezkoa bait da bere garapen pertsonalean. Bizitzan horrela da eta, dakigun dana aplikatuz, esku artean darabilgunari aurre egin eta irtenbideak edo hobekuntzak bilatu.



2012-12-19

BIZI ESPERIENTZIAK IRAKASLE

Aste honetan DBHkoek, benetazko bizi-esperientzietatik ikasi dabe. Azken baten, esperientziak eta bizitzak beste batzuei irakatsi deutsenaz baliatu dira.
Zentzu honetan Euskal Herritik kanpora joandako esperientzietara hurbildu dira, kasu bakoitzean, hemendik kanpora joateko zergaitiak ulertuz, eta pausu horretan aurkitutako zailtasunak, gozotasunak eta batez ere ikasitakoetara hurbilduz.
Hona hemen esperientzi honen erakusgarri batzuk:



2012-12-18

IRUDIMENAREN GARRANTZIA

Edurrik ez dagola eta ezin daitekela edurretako panpinik egin?
Ikusi LMHkoek zer egin daben!
Honegaz lotuta, umeengan irudimenaren garrantziaz hitzegiten dauan artikulu bat izten deutsut:
http://www.crecersanoyfeliz.com/1039/la-creatividad-en-los-ninos/




2012-12-17

GABONETAN KANTARI

Lauaxetako Ikasleak, Durangoko Landako Gunean izan dira asteburu honetan, Gabon kantak abesten.
Hona hemen gure abesleen adierazgarri bat!


2012-12-14

STORYTELLING EDO KONTU-KONTARI

Zenbat aldiz egin dozu negar historio polit edo triste baten ondorioz? Ez dozu uste benetako historioek gure jakin-mina pizten dabela?
Storytelling-a, kontu edo historio bat kontatzea da, beronen bidez ondorio batzuk atara eta ikasketa bat lortzeko asmoz.
Kontuak ez dira umeentzako aisialdi bat soilik, kontuen bidez, bai umeek eta baita helduagoek ere, gauzak bizitzeko aukera lortu daikegu eta zentzu honetan, bizi-esperientzi horreri loturiko ikasketa bat lortu. Hau kontutan izan ezkero, storytelling-ak irakaskuntzan daukan erabilgarritasuna ondorioztatu daikegu. 

Teknika honen bitartez, ikasteko daukaguna erakargarriago bihurtzen da eta lortzen dan ikasketa, barneratu egiten da. Zergaitik? Emozioak bitarteko direla ikasten doguna hobeto gogoratzen dogulako. Horregaitik hain zuzen, gogoratzen doguz gugan eragin emozional handia izan dabezan gauzen datuak (amamak edo amak egiten eban arroz-esnearen usaina, amaren kroketen zapore paregabea, istripu batetan gertatutako gauzak, …).
Erderazko esamolde batek dinoan lez: “Dime y lo olvidaré, enseñame y lo recordaré, involúcrame y lo aprenderé”.

Gauzak gogoratzea, barneratzea, azken baten… benetako ikasketa bat lortzea… eta bitartean gainera ondo pasatzea badakar, zer eskatu daiteke gehiago!
Teknika hau martxan jarriz, Lauaxeta Ikastolan, LMH-an eta ingelesa bitarteko dala, kontu-kontari ekintza batzuk antolatu dira aste honetan bertan.



2012-12-03

Ederreri lagundu daiogun!



Eder Lauaxeta Ikastolako kooperatibisten semea da eta bihotzeko gaixo bat dauka.
Plastikozko tapoiak bilduz, Bostonen bigarrenaldiz operatzeko behar dan dirua batzen lagunduko dogu. 

Recogiendo tapones de plástico podemos ayudar a Eder, hijo de cooperativistas de Lauaxeta ikastola, que padece una cardiopatía y necesita fondos para poder ser operado por segunda vez en Boston.


Informazio gehiago nahi izan ezkero / Si quieres más información visita la página:
www.diezcuentosparaeder.org

Bigarren eskuko jostailuen azoka solidarioa

 
Lauaxeta Ikastolan, Agenda 21. programaren barnean eta pobreziari aurre egiteko eta gure ikasleengan gai honetarako sentsibilizazioa lortzeko, aurten ere, Azoka Solidarioa jarri dogu martxan.
Gurasoei, etxean dauken bigarren eskuko jostailuak ekartzea eskatu jake. Jostailu honeekaz, azoka bat antolatu dogi eta ikasleen artean, barriro saldu, prezio sinboliko bat ordaina izanik.
Era honetan, lorutako dirua, Filipinaseko “Lihuk panaghiusa” ONG-ra bialdu dogu.
Aurten 1.461 € lortu doguz. Eskerrik asko danoi!


2012-11-15

Kultur aniztasuna Lauaxeta Ikastolan



Comenius programaren barruan, Europako sei herrialdeko eskolatako ordezkariak ikaslegoarekin aniztasun kulturala lantzeko asmoz aste honetan Lauaxeta Ikastolan alkartu dira.



Europa mendeetan zehar euren nortasuna mantendu izan daben kultura ezbardinetaz osoturiko errealitate bat da. Comenius proiektuen bidez, Europako erakundeak ikasleen aldetik aberastasun kultural hori ezagutzea eta eurenganako errespetua lantzea bultzatzen dabe.
Europar alkartrukatze esparru honen barruan, Lituaniako, Greziako, Turkiako Alemaniako eta Italiano eskoletako ordezkariak kulturartekotasuna Europan lantzeko bat egin dabe aste honetan Lauaxeta Ikastolan

Proiektuaren ardurea daukan irakaslegoaren lana herrialde ezbardinetako ikaslegoak norbere ezaugarri kulturalak ezagutzera emon, hizkuntza, kirolak, abestiak, dantzak e.a., eta besteenak ezagutu ahal izateko dinamikak adostea eta koordinatzea da.

2012-10-23

2. Batxilergoko ikasleak Tallineko Europako Gazteen Parlamentuan


 Barikutik ari dira Lauaxetako 2. batxilergoko ikasleak, aurten Tallinen ospatzen ari den, Europako Gazteen Parlamentuan Euskadi eta Espainiar estatua ordezkatzen. Esperientzia bikaina eta ahaztezina izateaz gain Europar Batasuna, gaur eguneko gaien inguruan, hartzen ari den erabakien inguruan sakontzeko eta beste herrialdeetako ordezkariekin aritzeko balio izaten ari da. 










Arrasaten hasi zuten ibilbidea orain dela 9 hilabete eta Euskadi fasea gainditu ostean Sitgesen aritu ziren Espainiako fasean estatuko gainontzeko Ikastetzeekin. Estatuko fase hau gainditu ostean Tallinen ospatu den aurtengo ekitaldian parte hartzeko aukera izan dute.
Dena den eta zorionez, ez da hor amaitzen beraien ibilbidea, hemendik aurrera Eorpean Youth Parliament-eko kideak ofozialak izango dira, aurrerantzea ospatzen diren ekitaldietan (Euskadin, Espainian edo Europako edozein herritan) antolatzaile eta koordinatzaile lanak egin beharko dituztelarik.

Ikasten jarraitzeko beraz aukera bikaina.

Zorionak neska mutilak!

2012-10-05

DBHko ikasleak Europar Batasuneko erakundeak bisitatzen


Aste osoa eman dute DBH 4. mailako ikasle batzuk Europar Batasuneko erakunde ezberdinak bisitatzen. Luxenburgo, Estrasburgo eta Bruselasen egon dira iaz garatutako Euroeskola txapelketa irabazi ostean. Aurpegiei erreparatzen badiegu pozik eta kontent ibili direla argi dago.







Las dos claves de la competitividad. Lauaxeta Ikastola. IX Congreso Mund...


2012-10-04

Lauaxetakoak Global INNOVATION day-ean

Aurreko astean Bilboko Euskalduna jauregian ospatu zen aurtengo Global Innovation Day jardunaldia. Lauaxeta Ikastolako ordezkariak bertan egon ziren Ikastolako berrikuntza ildo estrategikoa aberasteko helburuarekin. Jardunaldian, berrikuntzaren etorkizuneko erronkak eta gaur eguneko egoerak aztertu ziren eta bertan egon zen Ikastolako ordezkarien esanetan gure berrikuntza lerroekin koherenteak izan ziren bertan esandakoak.

Kongresu interesgarri beraz!

Javier Toúron-ekin formakuntza talento handiko ikasleen inguruan

Joan den martitzenean Lauaxeta Ikastolako irakasle taldeak Javier Touronekin  (Universidad de Navarrako Katedratikoa) gaitasun handiko ikasleen inguruko formakuntza saioa izan zuten. Formakuntza Lauaxeta Ikastolako talentodun eta gaitasun handiko ikasleen ikasketa beharrei erantzuteko planaren barruan kokatzen da.


Cambridge University ESOL-ekin akordioa

Lauaxeta Ikastolak Cambridge University ESOL-ekin akordioa sinatu berri du elkarlanean aritzeko hemendik aurrera.
Akordio honekin, Lauaxeta Ikastola Cambridgeko frogak egiteko zentro ofiziala bihurtzeaz gain, Cambridge Universityko ordezkariak Ikastolako ingeleseko irakasleekin elkarlanean arituko dira ingeles hizkuntzaren metodologietan eta didaktikarako hobekuntzak planifikatzen. Pauso garrantzitsua beraz ikasleen ingeles prestakuntza hobetzen jarraitzeko bidean.

http://www.cambridgeesol.org/spain/
                                                     


2012-10-03

First LEGO League 2012 txapelketa

Martxan da aurtengo FIRST LEGO LEAGUE programa, eta beti bezala DBH 4. mailako ikasleak izango dira Lauaxeta Ikastola ordezkatuko dutenak. Aurten ere, bi talde aurkeztu ahal izan ditu Ikastolak eta beraien aurpegiak ikusita ilusioz beterik hasi dute programa.

Aurtengo gaia SENIOR SOLUTIONS da, eta beraz ikasleek gainditu beharko dituzten robotikako frogak eta egin beharko duten ikerketa zientifikoak ardatz hori jorratuko dute.

Animo neska mutilak! asko ikasi, oso ondo pasatu, disfrutatu eta elkarri lagundu.

Hauek dira beraien egunerokorako zabaldu berri dittuzten blogak eta web orriak:

www.lauaxetafll2012.blogspot.com



Holandako 3 unibertsitateetako delegazioaren bisita


Joan den martitzenean, Holandako 3 unibertsitateetako ordezkariak etorri ziren Lauaxetara gure Hizkuntza Proiektua ezagutzera. Batez ere, "Trilinguismoa" nola lantzen dugun ezagutzera etorri ziren, beraien kasuan Holandarra, Frisiera eta Ingelera ustartzen dituzten proiektuak dituztelako.

Oso pozik eta asebeteta bueltatzen zirela esan zuten, aurrerantzean elkarrekin proiektuak egiteko ateak zabaltzeko ere aukerak aztertu zirelarik.




2012-09-27

Europar Batasuneko delegaritza Ikastolan

Francisco de Landaburu CIVIS sariaren irabazlek egindako bidaia dela eta (Europar Batsuneko erakunde ezberdinak bistatzeko aukera eman diena Estrasburgo, Luxenburgo eta Bruselas bisitatuz), Europar Batasuneko delegaritza bat izan da aste honetan Lauaxetan.


Hezkuntzaren etorkizuneko erronkei buruz aritu ostean, Europar Batasuneko delegaritzak Lauaxeta Ikastolako lan metodologiak, didaktikarako proiektuak, berrikuntza arloak eta kudeaketa ereduaz interesatu ziren.


Bisita atsegina eta probetxuzkoa.

2012-07-12

Lauaxetako ikasleak Estoniara Europako Parlamentura

Urrian Tallinen (Estoniako hiriburua) ospatuko den Europako Parlamentuan Lauaxetako Ikasleak egongo dira berriro ere. Arrasateko, Euskadiko txapelketa eta Sitgeseko Espainiako txapelketa gainditu ostean, azken txanpa Estonian ospatuko den Europako Parlamentua izango da.
Asko ikasi, zuen inglesa hobetzen jarraitu eta asko disfrutatu!


Mugak gainditzen

Mugak gainditu behar direla behin eta berriz errepikatzen dugun arren beti lortzen ez den gauza bat ere bada. Horregaitik are eta meritu gehiago dauka Irati Vilariñok lortu duena. Aurten amaitu du bere ibilbidea Lauaxeta Ikastolan eta selektibitatean lortu duen emaitza bikaina izan da. Aspalditik genekien Ikastolan pertsona bikaina eta oso indartsua izateaz gain, ikasle bikaina ere bazela, horrela lortu ditu bere ikasle ibilbide osoan zehar lortu dituen ikasketak. Eta zorionez, unibertsitatera sartzeko frogan ere emaitz bikainak lortu ditu.
Zorionak beraz Irati!
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120708/pvasco-espana/trasplantada-universidad-20120708.html

2012-06-29

2012 -13 ikasturteko balantzea

2012-13 ikasturtea amiatu berri da eta beraz balantzea egiteko une aproposa heldu da. Orokorrean oso urte ona dela esan dezakegu, berrikuntza garrantzitsuak, emaitz oso onak, ikasleek egindako hainbat proiektu esparru eta erakunde ezberdinengatik sarituak izatea, etab.
Hori dela eta Zorionak Lauaxeta Ikastolako ikasle, guraso eta langile guztiei eta hurrengo ikasturtea aurtengo bezain opoaria izan dadila.

Dena den, uztilean Ikastolako udaleku ezberdinen inguruan informatzen jarraituko dugu, beraz ez urrundu.

Besarkada bat guztientzat.

2012-03-16

Líderes para el futuro bideoa (Universidad de Navarrak antolatutako lehiaketan irabazle)


Universidad de Navarrak antolatutako Lideres del Futuro lehiaketan irabazle izan da 1. batxilergoko taldea. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

2012-03-04

Zuhaitz eguna Lauaxeta Ikastola

Joan den zapatuan, otsailak 25, Lauaxeta Ikastolan zuhaitz eguna ospatu zen. Bertan Eskola Agenda 21eko ekintzak gogoratzeaz gain, urteroko zuhaitz landaketa, landara banaketaeta mudika eta dantza egon zen. Urtero bezala egun bikaina hurbildutako ikasle eta gurasoentzako.

2012-03-01

Batxilergoko ikasleak European Youth Parliament Euskadiko irabazleak

Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasle taldea irabazlea izan da Euskadi mailan ospaturiko European Youth Parliament antolaketan. Lan bikaina egin zuten, eta batez ere asko disfrutatu eta izugarri ikasi zutela esan dute ikasleek.
Orain Espainiako txapelketan Euskadi ordezkatuko dute gure ikasleek. Apirilaren 26,27,28 eta 29an Sitges-en ospatuko da Espainia mailako fase hau, eta bertara ere ilusio askorekin eta gogo izugarriekin joango dira gure ikasleak.
Animo!

2012-02-23

Batxilergoko ikasleak European Youth Parliament txapelketara

Zapatuan, ostailak 25, Batxilergoko ikasle talde bat, European Youth Parliment txapelketan parte hartuko du. Bertan  beste talde btazuekin batera Europako parlamentuak jorratzen dituen hainbat gairen inguruan eztabaidatu  dute.Argudiaketa, jendearen aurrean hitz egiten jakitea, errespetuz aritzea, etab. izango dira talde irabazlea aukeratzeko kontuan izango dituzten aspektuak. Eta dena ingelesez eta frantsesez. Epe laburrean jakingo dugu talde irabazlea zein izan den eta estatuko finalera pasazten dena.


2012-02-20

Batxilergokoak "Lideres del Futuro" txapelketan

Batxilergoko ikasle talde bat Universidad de Navarrako "Lideres del futuro" txapelketan parte hartzen ari da. Txapelketa honetan, etorkizun hobea izateko beraiek egingo luketena azaltzea tokatzen zaie, horretarako bururatzen zaizkien ideiak, kanpainak, etab. aurkeztu ahal izango dituztelarik.  Gaurkoan adibidez, Bilboko Abando plazara joan dira beraien kanpainarako irudiak eta ekintzak grabatzera.
Txapelktaren amaieran bozkaketa txiki bat ere egin beharko denez, danok emango diogu botoa gure taldeari.



Santa Ageda eguna Lauaxetan

Bikain ibili dira aurtengoan ere Lauaxeta ikaslerik txikienak batera eta bestera Santa Agedako abestiak abesten. Ohitura osos polita izateaz gain, txikientzat aukera bikaina izaten da nagusiekin solasean aritzeko eta ikaslerik nagusienentzat eurak txikiak zireneko denborak gogoratzeko.

2012-02-11

Lauaxeta Ikastolakoak Adur Letamendiarekin solasean

Ze pozik ibili ziren Adur Letamendia surflariarekin solasean aritu ziren Lauaxeta Ikastolako ikasleak. Surf munduaren beste aldea ezagutzeaz gain, Adurrek berak, ikasle bati berak erabilitako taula bat oparitu zion. Eskerrik asko eta Bikain!

Martxan da Ideien deialdiko azken fasea

Ikasturtea aurrera doa eta BERRIKUNTZA sendotzeko antolatutako IDEIEN DEIALDIA aurrera jarraitzen du. Hurrengo fasea, aurkeztutako proposamen ezberdinak bozkatu beharko dira, azken erabakirako iritzi bta gehiago egon dadin.
Adi beraz bozkaketetara eta jakin proposamen bikainak eta mota guztietakoak aurketu direla.
Argi dago BERRIKUNTZA edo INNOBAZIOAren aldeko apostua zelakoa den!

2012-01-17

Lauaxeta Ikastola eta UNESCO Etxea elkarlanean

Urte honetan ere Lauaxeta Ikastolak UNESCOrekin duen erlazioa sendotzen jarraituko du, Nazio Batuen erakunde honek eskeintzen dituen hezkuntzarekin eta jasangarritasunarekin erlazionaturiko ekintzak ikasleei planteatuz. Momentu honetararteko balorazio bikaina izateaz gain, sariz eta errekonozimenduz egon da betea, eta Lauaxeta Ikastolako ikasleen arabera auekra bikainak gauza berriak ikasteko eta esperientzia berrik bizitzeko balio izan du.
Guzti honetaz aritu ziren Lauaxeta Ikastolako ordezkariak UNESCOk egindako aurtengo ikasturterako aurkezpenean.

2012-01-16

Gazteak eta elkarbizitza

Lauaxeta ikastolako DBH 1. mailako ikasleak herri mailako Elkarbizitza hobetzea helburu duen proiektu bat garatzen ari dira. Proiektuak 64 ordutako iraupena du eta denbora horretan zehar, ikasleak beraien inguruko elkarbizitza nola hobetu dezaketen aztertzen dute. Proiektua aurrera ateratzeko Durangaldeko eta Bilbo aldeko etorkin ezberdinek parte hartzen dute, eta beste batzuen artean Ellakuria Fundazioaren kolaboratzen du proiektuak.

Azpimarratzekoa da proiektuak planteatzen duen metodología berezia, izan ere 64 ordu horietan zehar, ikasleek ez dute ohiko klase banaketarik izaten, eta ikasgai guztiek era koordinatu baten la egiten dute elkarbizitza nola hobetu daitekeen inguruan sakonduz. Era honetara ikasleek diziplina guztiak eguneroko bizitzarako beharrezkoak direla konturatzeaz gain, ikasketa askoz ere esanguratsuagoak ematen dira, proiektuak lortzea nahi dituan elkarbitzarako helburuak ulergarriagoak eta esanguratsuagoak eginez. Multidiziplina proiektuetaz ari gara beraz.

Proiektua etorkin ezberdinen bisitarekin hasten da, beraiek direlarik proiektuari hasiera eman eta ikasleei hurrengo bi asteetan zehar egin beharko dutena azaltzen diotenak. Etorkinekin hartu eman honen ostean ikasleak lanean jartzen dira 2 asteetan zehar, disciplina guztietako edukiak eta helburuak jorratzen dituzten atazak eta ekintzak garatuz. Proiektuaren azken egunean, eta etorkinekin berriro ere, ikasleek egindako lan guztia eta ikasitako guztia erakusten dute aurkezpen ikusgarri batekin, “world café” eta mahai borobilak garatuz  baita ere.

Ikasleen balorazioa oso positiboa izateaz gain, goraipatzekoa da ikasleek azpimarratzen dituzten ikasketak, ohiko edukietakoez gain, euren jarreretan ematen direnak direla, elkarbizitza hobetzeko aspektu asko ulertu eta abrneratzeaz gain ulertu eta praktikan jartzeko aukera izan dutelako.     

KOEN VANDERBROECK ZIENTZILARIA LAUAXETA IKASTOLAN

Koen Vanderbroeck zientzilariak, Batxilergo ikasleei hitzaldia eman die Lauaxeta Ikastolako areto nagusian. Hitzaldia Vanderbroeck zientzilariak ikertzen duen arloaren ingurukoa izan da, neurogenetika eta esklerosia alegia. Saioa  ingelesez izateaz gain, horrek batxilergoko ikasleen ingeles maila trebatzen laguntzea suposatu duela, kurtsoan zehar jorratzen ari diren zientzia arloko edukietan sakontzea suposatu du.

Hitzaldia, Lauaxeta Ikastolak daraman, Batxilergoko ikasleen arteko bokazio zientifiko eta ikertzaileak bultzatzea helburu duen programa baten barnean satzen da. Horretarako Ikerbasquerekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean aritzea inplikatzen du, era honetara ikasleek ahalik eta aukera gehien ikusteko modua baitute.

Hitzaldia arrakastatsua izateaz gain, aipatzekoa da ikasle ezberdinek adierazitakoa “this is a fantastic way of discoreving the science”, “it´s a good way of learning”, hau da, “zientzia mundua ezagutzeko modu zoragarria da hau” edo “ikasteko modu bikaina da hitzaldi hauena”.

Etorkizunean horrelako ekintza eta proiektu gehiago aurreikusita daude egiten jarraitzea, ikasleen eta irakasleen arabera, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko aukerak hobetzeko eta indartzeko programa honek,  bere fruituak ematen hasi baino ez da egin eta.