2013-12-20

OLENTZERO ETA MARIDOMINGI IKASTOLAN!














TRIATLOIA GAUR, LAUAXETA IKASTOLAN/ HOY TRIATLON EN LAUAXETA IKASTOLA

Gaurko egunean, Lauaxeta Ikastolan, gabonetako turroi eta goxoei tartea egiteko, triatloia izango dogu! Lehiaketa hirukoteka izango da:
-Lehenengoak igeri egin beharko du piszinan 400 m
-Bigarrenak 1350 m-ko zirkuituari bizikletan bost buelta emango dizkio. 6750 m.
-Hirugarrenak 750 m-ko zirkuituari korrikan hiru buelta emango dizkio, 2250 m eginez.
 Eta nortzuk arituko dira lehian? Batxilergoko 1. eta 2. mailako 10 ekipo eta irakasleen 2 ekipo! Nor suertatuko ote garaile?

En el día de hoy y para hacer un hueco a los turrones y otro tipo de dulces navideños, tendremos triatlón en Lauaxeta Ikastola!
La competición será por tríos: 
-Uno se encargará de la natación: 400 m Lehenengoak igeri egin beharko du piszinan 400 m
-Otro tendrá que dar 5 vueltas al circuito de 1350; total: 6750 m.
-El tercero, tendrá que correr 3 veces el circuito de 750 m. Total: 2250 m.
 Y ¿quiénes compiten? 10 equipos de Bachiller de 1º y 2º y 2 equipos de profesores. ¿Quién resultará vencedor?

2013-12-19

ESPERIENTZIEN SUKALDARI/ COCINANDO EXPERIENCIAS...

Atzo, DBHko 1go mailako ikasleak, sukaldaritza lanetan aritu ziran. Talde ezberdinak (DBH1A, B, C eta D), herrialde ezberdinetako 5 taldetan banatu ziran: Txina, Maroko, Errumania, Senegal eta Colombia. Euren lana, herrialde horretako platerrak kozinatzea eta lehiaketarako euren aurkezpena prestatzea zan.
Sormena, talde lana, beste kulturen ezagupena, besteen aurrean aurkezteko gaitasuna... eta aldi berean ondo pasatzea! Buru belarri euren platerretan murgilduta eta gustura aritu ziran, benetan.
Batzuk... edozein hiriburutako parte zaharreko barretan egoteko moduko itxurakoak! Ikusi bestela!

En el día de ayer, alumnos/as de 1º de ESO ejercieron de cocineros en Lauaxeta Ikastola!
Los diferentes grupos (1ª de ESO A, B, C y D) se dividieron a su vez en 5 grupos representando a diferentes países: China, Marruecos, Rumania, Senegal y Colombia. Su cometido, era el de cocinar y presentar platos representativos de su país.
Creatividad, trabajo en equipo, conocimiento de otras culturas, habilidad de comunicación... y al mismo tiempo pasar un buen rato! Se les veía contentos y concentrados a los chefs!
Y la verdad es que algunos... presentaron "pintxos" dignos a la altura de alguna barra de cualquier bar de la parte vieja! Juzguen ustedes!











MAITASUN, ALAITASUN ETA GOXOTASUNA ESKEINIZ.../ COMPARTIENDO ALEGRÍA Y DULZURA...

Aurten ere ikastolako Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako gaztetxoak, adinekoen egoitzara bisita egin dabe eta kurtsoan ikasitako Gabon Kantak abestu deutsez. Maitasun, alaitasun eta goxotasun pixkat emon ahal bada, ona da, ezta?



Una vez más, los alumnos de Primaria e Infantil han visitado la residencia de ancianos y compartido con ellos las canciones navideñas que han aprendido y ensayado en clase. Está bien ofrecer un poco de amor, alegría y dulzura por estas fechas,  ¿no?

TXIKIAGOENTZAKO ANTZEZTEN/ ¡ACTUANDO PARA LOS MÁS PEQUEÑOS!

Atzoko egunean, LH3 eta 4.ekoak, 3 urteko txikitxoei antzerkiak antzezten ibili ziran: Olentzero, Txanogorritxu, ... Momentu politak pasa ebezan!





En el día de ayer, alumnos/as de 3º y 4º de Primaria ejercieron de actores, actuando y entreteniendo a niños/as de 3 años. Y... ¡lo bien que lo pasaron!

2013-12-17

GAZTETXOEI IRAKATSI ETA BIDE BATEZ GUZTIOK IKASI/ ENSEÑANDO A LOS MÁS JÓVENES Y APRENDIENDO TODOS

Gaur, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1go mailako ikasleak, txikiagoen irakasle lanetan aritu izan dira, zientzien mundua eurengana hurbilduz! 4-5 pertsonatako taldeetan banandu ondoren, bakoitza gela batera joan dira, txikiagoei experimentu ezberdinak erakutsiz.
Gaurko ekitaldi honen helburua, txikiagoei zientzia munduagaz kontaktua izateko aukera emotea da eta aldi berean, Batxilergokoek, dagokiezan kontzeptuak barneratu eta besteei azaltzen jakitea.
Asko beraz tartean lantzen diran konpetentziak: ikasten ikasteko gaitasuna, zientzia eta teknologia, matematikarako gaitasuna, kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna, hizkuntza komunikaziorako gaitasuna, ... 






En el día de hoy, alumnos de 1º de Bachillerato han ejercido de profesores de los más jóvenes. Su cometido, organizándose por grupos de 4-5 personas, era el de visitar un aula de Infantil o Primaria y exponerles un experimento a los más pequeños.
El objetivo no es otro que el de acercar la ciencia a los más jóvenes de un lado y conseguir que los alumno de Bachiller interioricen y expliquen contenidos de interés a otros.
Con esta actividad y de forma lúdica, conseguimos desarrollar así competencia como: aprender a aprender, ciencia y tecnología, pensamiento matemático, cultura humanítica y artítica, capacidad de comunicación, etc.

KASKETAK, ZELAN JOKATU?/ RABIETAS, ¿COMO ACTUAR?

Bere garapenaren parte bezala, umea urte bi inguru daukazanean, gurasoengandik bereizten hasten da eta batzutan bere interesak gurasoenakaz bat ez datozela deskubritzen.
Interes desberdintasun momentu horreen ondorioz, berea defendatu nahiean, haserrea eta ulertezintasuna sentitu daikez, benetan ere, beretzako barria bait da identitate propioa izaten hasteko fase hau.
Horreri, umeak bere emozioak kudeatzeko daukan gaitasun maila eskasa gehituz gero, ulergarria da, emozio leherketa bat izan eta kasketa bat agertzea.
Gurasoei, helduagoak garen heinean, geuri dagokigu umearen kasketaldiaren atzean dagoena ulertzen saiatzea, honeek ekiditzea ahal dan neurrian eta sentitzen dauan emozio desatsegin hori, beste era batetara adierazten erakustea. Zelan egin? Hona hemen irakurketa interesgarri bat:
http://www.abc.es/familia-padres-hijos/20131116/abci-rabietas-infantiles-actuar-201311151247.html


Como parte de su desarrollo, los niños/as hacia la edad de los dos años, y como germen del desarrollo de su identidad, comienzan a reconocerse diferenciados de sus padres. Esa diferencia, se articula a través de momentos en los que el niño/a observa que su interés no es coincidente con el de sus padres.
Como consecuencia de ese conflicto de intereres y con la intención de defender sus necesidades, puede sentir enfado o incomprensión, puesto que para él resulta algo nuevo.
Si a eso añadimos que los niños/as a esta edad no tienen desarrollada la capacidad para gestionar sus emociones, es lógico la aparición de las rabietas.
A los padres, como adultos, nos corresponde acompañarles en esta fase tan importante del desarrollo de su identidad y personalidad, tratando de comprender las necesidades no cubiertas que puedan haber motivado la rabieta, de evitarlas en la medida de lo posible y de enseñarle otras formas más adecuadas para expresar sus sentimientos y defender sus intereses. Accede a una lectura de interés:
http://www.abc.es/familia-padres-hijos/20131116/abci-rabietas-infantiles-actuar-201311151247.html

2013-12-10

GURE ARTISTAK!/ NUESTROS ARTISTAS!

PopuLLar proiektuan parte hartzen dabilzan ikasle artista batzuk. Aurrera!/
Algunos de los alumnos-as que forman parte del proyecto PopuLLar. Aurrera!
https://www.facebook.com/photo.php?v=575537515870212&set=vb.100002419072590&type=2&theater

HEZKUNTZAREN BALIOA/ LA IMPORTANCIA DE LA EDUCACIÓN


GURE SEME-ALABEN ELIKADURAREN GARRANTZIA/ IMPORTANCIA DE LA ALIMENTACIÓN DE NUESTROS HIJOS-AS

Gure seme-alaben hezkuntzari dagokionez, elikadura-hezkuntza ere jorratu behar dogu, euren osasunarengan daukan eragina argia bait da. Horretaz gain,  ikasketa edota aurrean dauken edozein beste erronkatarako arrakastari dagokionez lotura zuzena dauka: alimentuetatik lortzen daben energia maila, elikagai eta bitaminen ondorioz garatzen dabezan defentsak, ...
Elikadura egoki baten bitartez, bizitzarako "gasolina" emongo deutsegu eta norbere buruaren alde era osasuntsu batetan konportatzeko ohitura.
Txikitatik ohitura egokiak lantzen laguntzen deutsegun heinean, arlo honetan behintzat zailtasunik ez izaten  lagunduko deutsegu eta jarrera osasuntsuak era automatiko batetan garatzen. Egin daigun ba, elikaduran ere, euren alde.
Irakurketa interesgarri batzuk eskeintzen deutsuguz:
Familian jateko ohitura
Familian jatea eta adikzioak
Elikadura osasuntsua



 La alimentación de nuestros hijos-as es otro ámbito en el que nos corresponde educar a nuestros hijos-as en la medida en que guarda una relación directa con su salud. Y no solo con su salud física, puesto que su rendimiento académico o su rendimiento en cualquier otra tarea u objetivo que deseen acometer, depende entre otros factores de su alimentación: la energía que obtienen de los alimentos, las defensas que generan gracias a determinados nutrientes y vitaminas, ...
Con una buena alimentación por tanto les ofrecemos una buena "gasolina" para la vida y al mismo tiempo la importancia de cuidar de sí mismos. 
En la medida en que desde pequeños les procuremos unos buenos hábitos en lo que se refiere a la alimentación, les estaremos ofreciendo un aprendizaje que no les requerirá mayor esfuerzo, puesto que con el tiempo se convertirá en una conducta automática e intregrada en su habitualidad.
Te ofrecemos unas lecturas de interés:
Comer en familia
Comer en familia y adicciones
Alimentación saludable

GURE IKASLEEN LORPENAK, MEDIOETAN/ LOS LOGROS DE NUESTROS ALUMNOS-AS EN LOS MEDIOS

Zorionak, Itziar!
http://amorebieta.com/lauaxeta-ikastolako-ikasle-bat-unescoko-monumentuei-buruzko-nazioarteko-argazki-lehiaketaren-xvii-edizioan-garaile/

2013-12-09

HIZKUNTZAK, TEKNOLOGIA ETA ONDO PASATZEA/ IDIOMAS, TECNOLOGÍA Y PASARLO BIEN


PopuLLar, Europear Batasunak koordinatutako proiektu bat dogu. Bere asmoa, gazteen zaletasuna eta ikasketa prozesua lotzea da. Zentzu horretan, musika eta teknologia berriak bitarteko direla, hizkuntzen ikasketa, sormena, talde lana, konpetentzi digitala… bultzatzen dauz proiektu honek.
Ehundik gora dira Europa mailan iniziatiba honetan lanean dagozan gazteak. Bizkaian, Lauaxeta Ikastola aitzindari da proiektu honetan eta proiektu honen barne, 1go eta 2. Batxilergoko ikasle talde bi doguz lanean. Oier, Uxue, June, Leire, Esti, David, Urtzi, Ane Mirari, Ane, Mikel, Jose Mari, Bego, Ainhoa, Leire, Ane, Irati, Zuriñe, Aitor, Araitz, Aruna, Itxaso eta Irati doguz gure artistak!
Batzuk, iaz ere parte hartu eben eta esperientzia gustau jakenez, errepikatu egiten dabe. Iaz, “Buenos días Princesa” abestia erabili eben, eta aurten Luminers-en “Ho-hey” eta Oasis-en “Whatever” izango dira aukeratutako abestiak. Eurekaz izan dogu, elkarrizketa, sakonean:
Lauaxeta Ikastolaren izenean, aurten PopuLLar proiektuan parte hartuko dozue. Zertan datza proiektu honek?
Edozein abesti aukeratu eta beste hizkuntza batetatik gure ama hizkuntzara itzuli edota euskeratik hizkuntza unibertsal batetara itzuli ondoren, bideoklip bat grabatu behar dogu. Proiektuaren helburua bikoitza da hizkuntzei dagokienez: atzerritar hizkuntza bat ezagutu eta erabiltzea eta gure ama-hizkuntza ezagutzera emotea.
Beraz bidean, gauza asko ikasten dozue ezta? Zer azpimarratuko zeunkie?
Ba bai… alde batetik hizkuntza bera, baina aldi berean beste gauza asko: abesti bat grabatzen (alde instrumentala, ahotsa eta irudia bereiztuz), behin grabatuta internet bidez besteen eskura jartzen eta bidean… talde-kideekaz egin beharrekoak koordinatzen, danok bait daukagu funtzio edo zeregin bat taldean. Horretaz gain, abestia itzultzeak, sormen eta irudimen asko eskatu deusku, eta oso ondo pasatu dogu.
Zer puntutararte deritzozue garrantzitsua hizkuntzak jakitea eta batez ere ingelesa? Ze eragin izango dau zuen etorkizunean? Etorkizunerako ezinbestekoa da beste hizkuntza batzuk menperatzea eta are gehiago unibertsalak diran hizkuntzak, ingelesa adibidez.
Eta ze gauza positibo destakatuko zeunkez proiektu honetan parte hartzetik? Zer ikasi dozue proiektu honetan? Gutariko batzuk badaukagu musikagaz zerikusi edo zaletasuna, adibidez Oierrek badauka bere musika taldea (Oihu), baina gehienek ez daukagu musikagaz lotura handirik. Proiektu honetan garrantzitsuena ez da abesteko teknika, baizik eta hizkuntzaren inguruan, teknologien inguruan eta talde-lanean egiten dan lana eta hori da gehien bat ikasi doguna.
Lana, gure kabuz eta klase orduetatik kanpo egin dogu baina behar izan dogun heinean, Iker, Iban eta Itxaso irakasleen laguntza ere jaso dogu.
Gainera, esan dogun bezala oso ondo pasatu dogu eta horrela ikasi ahal izatea, zorte bat da. Gomendagarria!