Email bidez jarraitu / Siguenos por email

2015-10-19

BLOG-AREN HELBIDE ALDAKETA/ CAMBIO DE DIRECCIÓN EN EL BLOG

#lauaxeta #ikastola #noticias #blog
Azken post hau, blog hau jarraitzen dozuenoi edo blog honegaz momentu honetan topo egin dozuenoi, zuen interesa eskertzeaz gain, blog-aren helbidea aldatu dogula jakinarazteko idazten deutsuegu.
Aurrerantzean, ondoko estekan jarraitu ahal izango deuskuzu. Eskerrik asko!
http://www.lauaxeta.net/eu/albisteak

Este último post tiene por objetivo agradecer de un lado a todos los seguidores y a aquellos que os habéis encontrado de alguna forma con este blog y comunicaros que nos mudamos. En adelante, podréis encontrarnos en el siguiente enlace: 
http://www.lauaxeta.net/es/noticias
Eskerrik asko!

2015-10-08

BAINA... ZER DA ADIMEN ANIZTASUNA?/ PERO... ¿QUÉ ES ESO DE LA INTELIGENCIAS MÚLTIPLES?



ADITZEARI BURUZ/ SOBRE LA ESCUCHA...

Porque a todos nos gusta ser escuchados, también a nuestros alumnos/as/
Guztioi gustatzen jakulako besteek guri aditzea. Gure ikasleei baita.


#‎lauaxeta‬ ‪#‎educacion‬ ‪#‎hezkuntza‬ ‪#‎ikastola‬

SOBRE EL SENTIMIENTO DE CULPA.../ ERRUDUN SENTITZEKO SENTIMENTUAZ...

ama onena zara (lauaxeta blog)
Gure kulturaren barnean, errudun sentimendua nahiko ohikoa izaten da. Sarritan, ama-aita idealaren irudi teoriko ideala dugu gure buruan eta gure egunerokoan ezinezkoa jaku ideal horreri erantzutea. Horren ondorioz, errudun sentitzen gara. Baina, egokia al da sentimendu hori gure seme-alaben hezkuntzan? Zer egitera eroaten zaitu? Beharbada irudi ideal hori errebisatu beharra daukazu eta momentu bakoitzean dakizunaren eta daukazuzan gaitasunen arabera, ahal dozun eta hoberen egiten ari zarela onartu?
Honeri buruz irakurketa interesgarri bat: El reto de dejar de educar desde la culpabilidad


El sentimiento de culpa es algo bastante extendido en nuestra cultura. En ocasiones, tenemos un ideal teórico de padre-madre, pero en nuestro día a día nos resulta difícil responder al mismo. Como consecuencia, vivimos con un sentimiento de culpa que nos genera mucho malestar y resta disfrute en nuestra labor como padres-madres. ¿Es positivo ese sentimiento para la tarea que nos corresponde? ¿Qué tipo de acciones nos lleva a desarrollar? Quizás es hora de revisar lo que nos exigimos, de reajustarlo y de admitir que en cada momento, partiendo de lo que sabemos y de las capacidades que tenemos, hacemos lo que consideramos mejor para nuestros hijos-as.
Para profundizar en este tema, accede a la siguiente lectura: El reto de dejar de educar desde la culpabilidad
#lauaxeta #ikastola #educacion #hezkuntza

2015-10-06

ASPALDIKO LAGUNEN BISITA/ UNA VISITA CON MUCHOS RECUERDOS

lauaxeta ikastola educacion
Pasadan astean, Lauaxeta Ikastolako langile izandako Basi, Mariangeles, Maritxu, Mari Carmen, Puri eta Pilarren bisita izan genduan. Badeuke zer kontau! Mariangelesek esate baterako 33 urte egin ebazan lan gugaz!/
La semana pasada tuvimos la suerte de volver a encontrarnos con Basi, Mari Ángeles, Mari Carmen, Puri y Pilar. Muchas cosas para recordar y es que, Mari Ángeles por ejemplo trabajó durante ¡33 años en la ikastola!
Ondo izan!

ZEIN KONPETENTZI LANTZEN DOGUZ?/ ¿QUÉ COMPETENCIAS DESARROLLAMOS?

Zeintzuk dira gure ikasleen garapenerako konpetentzi klabeak?/
¿Cuáles son las competencias clave del desarrollo personal de nuestros alumnos y alumnas?
‪#‎lauaxeta‬ ‪#‎ikastola‬ ‪#‎educacion‬ ‪#‎hezkuntza‬

Lauaxeta ikastola tipos de competencias

Lauaxeta ikastola tipos de competencias

KURTSO HASIERAN, ZE BARRI DAGO?/ ¿CUÁLES SON LAS NOTICIAS MÁS SIGNIFICATIVAS DEL COMIENZO DE CURSO

Kurtso hasierako barririk esanguratsuenak ezagutu nahi?/
¿Quieres conocer las noticias más significativas del inicio del curso?
Lauberri (2015-sept.)
‪#‎lauaxeta‬ ‪#‎ikastola‬ ‪#‎educacion‬ ‪#‎hezkuntza‬

GURE SEME-ALABAK HEZTEN.../ EDUCANDO A NUESTROS HIJOS-AS...

Hezkuntzan, guraso lez agertzen diran “arazotxoei” aurre egiteko, beste gauza batzuen artean umorea era baliagarria dalako/
Porque para hacer frente a los "problemillas" que surgen en la tarea de ser padres, el sentido del humor es un recurso valioso.
‪#‎lauaxeta‬ ‪#‎ikastola‬ ‪#‎educacion‬

iPADA HEZKUNTZAN/ EL iPAD EN EDUCACIÓN

lauaxeta ikastola ipad
iPad-ak hezkuntzan dauan baliagarritasunaz elkarrizketan jarraitzen dogu Lauaxeta Ikastolan. Ikusi nahi azken kapituluak?/
En Lauaxeta Ikastola seguimos conversando sobre el uso del iPad en educación. ¿Quieres conocer nuestras últimas reflexiones?
Cap11- iPad eta komunikazioa/ El iPad y la competencia para la comunicación
Cap12- Etorkizuna hezkuntzan/ Futuro de la educación
Cap13- Lauaxeta ikastola, bide onetik/ Vamos por buen camino
Cap14- iPada eta talde lana/ iPad y trabajo colaborativo
#lauaxeta #ikastola #ipad #educacion

2015-09-24

iPAD-AREN INGURUKO ELKARRIZKETAK/ CONVERSACIONES EN TORNO AL iPAD

lauaxeta ikastola ipad
iPad-ak hezkuntzan dauan baliagarritasunaz elkarrizketan jarraitzen dogu Lauaxeta Ikastolan? Ikusi nahi azken kapituluak?/
En Lauaxeta Ikastola seguimos conversando sobre el uso del iPad en educación. ¿Quieres conocer nuestras últimas reflexiones?
Cap 5- iPad, prendizaje autónomo/ iPad, ikasketa autonomoa  
Cap 6- iPad, movilidad del aprendizaje/ iPad, ikasketaren mugikortasuna 
Cap 7- iPad-A DBH-n/ El iPad en ESO  
Cap.8- Hezkuntzarako app-ak/ App-s para educación 
Cap 9- iPad y realidad aumentada/ iPad-a eta "Realidad aumentada" delakoa  
Cap 10- iPad-a eta irakaslearen rol-a/ El iPad y el rol del profesor  

PROIEKTUEN IBILBIDEA ETA EZAUGARRIAK/ HOJA DE RUTA Y CARACTERÍSTICAS DE UN PROYECTO

Lauaxeta ikastola
lauaxeta ikastola
lauaxeta ikastola
lauaxeta ikastola

ETORKIZUNERAKO HEZKUNTZA, GAUR/ EDUCACIÓN PARA MAÑANA, HOY

Lauaxeta ikastola educación para el futuro

 Etorkizunerako hekuntza, gaur
Educación para el futuro, hoy


LAUAXETA IKASTOLAKO HEZKUNTZA MODELOA/ MODELO EDUCATIVO DE LAUAXETA IKASTOLA

Lauaxeta Ikastola- Modelo educativo

Lauaxeta Ikastola- Modelo educativo
Modelo educativo
Hezkuntza Modeloa

2015-2016 KURTSO HASIERAKO LAUBERRI-A/ LAUBERRI DE INICIO DE CURSO 2015-2016

Kurtso hasierako barririk esanguratsuenak ezagutu nahi? Klikatu: Lauberri (2015eko iraila)/ Lauberri (septiembre 2015)
¿Quieres conocer las noticias más significativas del inicio del curso? Accede:  Lauberri (2015eko iraila)/ Lauberri (septiembre 2015)

2015-09-11

ALAITASUNA GAUR, LAUAXETAKO GIROAN/ BUEN AMBIENTE HOY, EN LAUAXETA

#Lauaxeta #ikastola
Gaurko egunean alaitasuna nabari ‪#‎Lauaxetan‬. Eguraldi ona, barikua... ikastolara bueltako lehen txanpa gaindituta... danak dauka eragina. Asteburu on danoi!/

En el día de hoy, se respira alegría en Lauaxeta. Buen tiempo, viernes, superada la primera semana de inicio de curso... todo influye. ¡Buen fin de semana a todos/as!



#Lauaxeta #ikastola

#Lauaxeta #ikastola

#Lauaxeta #ikastola

#Lauaxeta #ikastola

MUNDURA IREKIAK, GARAPENERA IREKIAK/ ABIERTOS AL MUNDO, ABIERTOS AL DESARROLLO

#lauaxeta #ikastola #transparenciaIkasketak eta garapenak irekitasuna eta gardentasuna eskatzen dauz, norbere hobetzeko guneak ezagutu eta garapen pertsonala bideratzeko zer egin daikegun zehazteko.
Garapena batzutan barnean aurkitzen da, baina besteetan kanpoan.
Eta garapenak, berau ahalbidetzen daben espazioak eskatzen dauz baita.
Lauaxeta Ikastolan, guzti hau dogu kontutan eta zentzu horretan, apurka-apurka gure instalazioak hezkuntza moderno baten eskakizunei adituz aldatuz ekingo deutsogu.
Aurtengo ikasturteari begira, DBH eta Batxilergoan aritu gara, ate eta lehio itsuak, gardentasunez eta irekitasunez jantziz. Ikasle eta irakasleen ikasketa eta garapenaren aldeko direla sinestuz eta ikasketa batzutan gelan barne baina besteetan gelatik kanpo ere emoten dala ulertuz.
Beti ere, gure abiapuntua kontutan izanez: gure instalazioen dimentsioa, daukazan urteak eta beronegaz lotuta lortu dauan historia eta esperientzia eta nola ez, edozein aldaketen dimentsio ekonomikoa ere baloratuz. 
Baina azken finean, beti, ikasketarako eta hobekuntzarako daukagun irekitasuna isladatu nahiean. Hala da gure hezkuntza arloari dagokionez eta baita Lauaxeta Ikastola erakundeari dagokionez. Ikasketetara irekiak, mundura irekiak!

#lauaxeta #ikastola #transparencia
El aprendizaje y el desarrollo requieren de apertura, de transparencia, para poder ver las áreas de mejora e identificar qué podemos hacer en cada momento para favorecer nuestro desarrollo. 
El aprendizaje a veces se encuentra dentro, pero también se encuentra fuera.
Y el aprendizaje requiere también de espacios que lo favorezcan. 
En Lauaxeta ikastola no queremos perder de vista todo ello y es por eso que poco a poco queremos ir renovando y adaptando las instalaciones a los requerimientos de una educación moderna.
Este año, hemos acometido obras en ESO y Bachiller, cambiando puertas y cristales opacos por transparencia, por apertura. Porque creemos que son conceptos que pueden favorecer el desarrollo personal de nuestros alumos/as y profesores/as y porque el aprendizaje a veces se encuentra dentro del aula, pero a veces también fuera de esta.
Y ello sin perder de vista nuestro punto de partida, la dimensión de nuestras instalaciones, sus años y la historia/ experiencias que albergan sus paredes, así como la dimensión también económica de cualquier cambio arquitectónico. 
Pero siempre, con la idea de favorecer el aprendizaje y transmitir que estamos abiertos al aprendizaje, abiertos al mundo. Y es así tanto en nuestra faceta educativa, como en nuestra faceta como organización. ¡Abiertos al aprendizaje, abiertos al mundo!
#lauaxeta #ikastola #transparencia

2015-09-08

ONGI ETORRI ETA IKASTURTE ON!/ ¡BUEN COMIENZO DE CURSO!


Lauaxeta ikastola #vuelta

Eta gaur bai, bueltatu da Lauaxeta bere berezko soinu eta girora, ikasleak, euren kontuak, eta euren emozioak ageri agerian. Ondo hasi guztioi eta ikasturte on bat izan dagizuela!/

Y por fin, en Lauaxeta se respira el ambiente propio de nuestra ikastola, los alumn@s, reencuentros, nuevas experiencias, cosas que contar, emociones encontradas... Buen comienzo de curso a tod@s!

Lauaxeta ikastola #vuelta

Lauaxeta ikastola #vuelta

Lauaxeta ikastola #vuelta

Lauaxeta ikastola #vuelta

2015-09-04

IKASTURTE BARRIRAKO HELBURUEN ALDE LANEAN.../ TRABAJANDO POR LOS OBJETIVOS PARA EL NUEVO CURSO...

lauaxeta ikastola comunidades de aprendizaje innovación
Eta esan bezala, datorren asterarte gelak ikasleen hots-zarata eta emozioz beteta izan ez arren, irakasleok gagoz egun honeetan geletan barne, lan eta ikasketetan murgilduz. Guk ere badaukagulako zer ikasi, gure lanak, etengabeko formakuntza eskatzen dauelako eta ikasleak datozenerako, erabat prest egon nahi dogulako!
Gaia? Teknologia barriak, iPad-a eta gure artean eratuta daukaguzan Ikasketa Komunitateak.
Eta zer dia Ikasketa Komunitateak? Autoformazio talde batzuk dira eta euretan, irakasleek hezkuntza
lauaxeta ikastola comunidades de aprendizaje innovación
metodologia berriei buruzko ikerketa lanak gauzatzen doguz, Lauaxeta Ikastolarako tresna propioak garatu eta ikasleen artean esperientziak gelaratuz. Era honetan, Ikasketa Komunitate honeek, gure irakaskuntza metodologien etenbako hobekuntza eta gure ikasleengan lortzen doguzan emaitzen hokekuntza bultzatzen dabe.
Momentu honetan: talde lana, arazoen ebazpena, feedback-a, portafolioa, ipad-a... eta bestelakoekaz aritu
gara eta danok, beti ere, gaur egungo gizarteko eskakizunei eta ikasleen erabateko garapenari erantzuten deutson hezkuntza barritzaile bat eskeintzeko asmoz.

lauaxeta ikastola comunidades de aprendizaje innovación
Y tal y como os adelantábamos, aunque hasta la llegada de los alumnos y alumnas, las distintas estancias de la ikastola no respiran el ambiente de sonidos y emociones propio de nuestra ikastola, ahora somos los profesores los que ocupamos las aulas, inmersos en planificaciones, reflexiones y aprendizaje. Porque nosotros también tenemos mucho que aprender y es que si en la actualidad en todas las ocupaciones es importante, en la nuestra cobra aún más significado la formación continua y porque queremos estar perfectamente preparados para cuando lleguen los alumnos y alumnas la próxima semana.
Y ¿cuál es el tema que nos ocupa en las aulas? Nuevas tecnologías, iPad y todo ello, en nuestras Comunidades de Aprendizaje.
Y... ¿qué son las Comunidades de Aprendizaje? Se trata de grupos de formación entre iguales con una temática determinada que en cada momento identificamos prioritaria en nuestra labor docente. En cada uno de esos grupos de autoformación, los profesores nos encargamos de realizar tareas de investigación sobre nuevas metodologías, de desarrollar herramientas propias para Lauaxeta Ikastola y de su aplicación en el aula. Estas Comunidades de Aprendizaje impulsan así la mejora continua de nuestras metodologías de enseñanza y del desarrollo y resultados que obtenemos en los alumnos y alumnas. 
Trabajo en equipo, resolución de problemas, feedback, iPad... son temas sobre los que hemos hablado, reflexionado y aprendido en el día de hoy. Siempre, con intención de aprender y mejorar, para responder al desarrollo personal de nuestros alumnos y alumnas.
Más información: Comunidades de Aprendizaje, en Lauaxeta Ikastola
#lauaxeta #ikastola #comunidades #aprendizaje

ONGI ETORRIAK IKASTURTE BARRIRA/ BIENVENIDOS-AS AL NUEVO CURSO



Alde batetik ikaskide barriak  ikusteko ilusioaz eta bestetik oporretako jarduna atzean itzi beharraren penaz hasten dogun ikasturte barri honetara, ongi etorriak!
Edozein aldaketak eragiten dituan ezbaiak planteatuz Lauaxetara lehenengoz datozen familiei agur berezi bat eskeini nahi deutseet. Izan zaitezee ongi etorriak eta ez izan dudarik zuen seme-alabeen tutoreei  edozein zalantza argitzeko laguntza eskatzeko orduan. Aldi berean, ziur nago ibilbide luzeagodun esperientzia daben familiak gogotsu jardungo dabela zuon integrazioa errezten.
Umerik txikienen ama eta aitei zuzendu nahi neuke bereziki. Ikastetxeko erritmoetara lehen aldiz urtetxo bigaz edo bi horreek bete barik etortzen diran umetxoak.  Gurasook umeak eurak baino urduriago zagozeela esango baneu, ez neukela hutsik egingo uste dot. Gure esperientziak dino ahal dozuenik eta lasaien jokatu behar dozuela momentu honetan. Guzurra dirudi baina eskolaratze hau euren garapen pertsonalean beste pauso bat baino ez da, lehentxoago oinez egiten ikastea edo solidoak jaten ikasi ebenean moduan gaindituko dabena.
Erronka honeek eta beste batzuk ere, zuon seme-alaben garapen pertsonalaren prozesuan lagunduko deutsuegun Lauaxeta Ikastolako pertsona guztiekin partekatuko dozuez.
2015-2016 ikasturtea hasi eta beronen amaiera arte, familia-ikastola ekipoa osotu behar dogu, gure ikasle guztiek euren gaitasunei eta eguneroko ahaleginaren eraginari balioa emon dagien eta honetan oinarrituz, ikasturteko helburuak lortu dagiezan, bidean sortu daitekezan zailtasunei aurre eginez eta eurentzako eta gizartearentzako etorkizun hobeago bat eraikiz.
ONGI ETORRIAK! Animo aurten ere,  danon artean lortuko doguz eta helburuak.
 
Mª Teresa Ojanguren
ZUZENDARIA


Bienvenidos-as al nuevo curso que iniciamos, con la  ilusión por ver  de nuevo a compañeros-as y la pena de abandonar las inercias de la vida en vacaciones.


Un saludo especial para las familias y alumnos-as que vienen por primera vez a Lauaxeta Ikastola y se plantean la incertidumbre que supone todo cambio. Bienvenidos-as y no dudéis en pedir  ayuda a las tutoras y tutores de vuestros hijos e hijas para ir resolviendo cualquier duda. Asimismo, estoy segura de que las familias con más experiencia, estarán encantadas de haceros más fácil vuestra  integración.


Particularmente quiero dirigirme a los padres y madres de nuestros niños y niñas más pequeños. Aquellos que con dos añitos, algunos más pequeños todavía, se incorporan a los ritmos y dinámicas de  un centro educativo por primera vez.  Casi podría asegurar que sus madres y padres  estarán más temerosos que sus hijos e hijas. Desde nuestra experiencia os aconsejamos mantener la mayor tranquilidad de que seáis capaces. Aunque no os lo parezca, este no es sino un paso más en su proceso de desarrollo personal, que superarán como antes aprendieron a andar o a comer sólido.


Estos retos y otros serán compartidos con todas las personas de Lauaxeta Ikastola que os acompañaremos en el proceso de desarrollo personal de vuestros hijos e hijas.


Ahora, que comenzamos el curso 2015-2016 y hasta el último día del mismo, otro año más hemos de hacer equipo familia-ikastola,  para ayudar a todo nuestro alumnado a creer en sí mismos, en la importancia del esfuerzo y del trabajo diario para conseguir los objetivos del curso, hacer frente a las dificultades que se les presenten y construir con ello, un futuro mejor para sí mismos y para la sociedad. 
ONGI ETORRIAK! Animo aurten ere,  danon artean lortuko doguz eta helburuak.

Mª Teresa Ojanguren

ZUZENDARIA