2013-12-09

HIZKUNTZAK, TEKNOLOGIA ETA ONDO PASATZEA/ IDIOMAS, TECNOLOGÍA Y PASARLO BIEN


PopuLLar, Europear Batasunak koordinatutako proiektu bat dogu. Bere asmoa, gazteen zaletasuna eta ikasketa prozesua lotzea da. Zentzu horretan, musika eta teknologia berriak bitarteko direla, hizkuntzen ikasketa, sormena, talde lana, konpetentzi digitala… bultzatzen dauz proiektu honek.
Ehundik gora dira Europa mailan iniziatiba honetan lanean dagozan gazteak. Bizkaian, Lauaxeta Ikastola aitzindari da proiektu honetan eta proiektu honen barne, 1go eta 2. Batxilergoko ikasle talde bi doguz lanean. Oier, Uxue, June, Leire, Esti, David, Urtzi, Ane Mirari, Ane, Mikel, Jose Mari, Bego, Ainhoa, Leire, Ane, Irati, Zuriñe, Aitor, Araitz, Aruna, Itxaso eta Irati doguz gure artistak!
Batzuk, iaz ere parte hartu eben eta esperientzia gustau jakenez, errepikatu egiten dabe. Iaz, “Buenos días Princesa” abestia erabili eben, eta aurten Luminers-en “Ho-hey” eta Oasis-en “Whatever” izango dira aukeratutako abestiak. Eurekaz izan dogu, elkarrizketa, sakonean:
Lauaxeta Ikastolaren izenean, aurten PopuLLar proiektuan parte hartuko dozue. Zertan datza proiektu honek?
Edozein abesti aukeratu eta beste hizkuntza batetatik gure ama hizkuntzara itzuli edota euskeratik hizkuntza unibertsal batetara itzuli ondoren, bideoklip bat grabatu behar dogu. Proiektuaren helburua bikoitza da hizkuntzei dagokienez: atzerritar hizkuntza bat ezagutu eta erabiltzea eta gure ama-hizkuntza ezagutzera emotea.
Beraz bidean, gauza asko ikasten dozue ezta? Zer azpimarratuko zeunkie?
Ba bai… alde batetik hizkuntza bera, baina aldi berean beste gauza asko: abesti bat grabatzen (alde instrumentala, ahotsa eta irudia bereiztuz), behin grabatuta internet bidez besteen eskura jartzen eta bidean… talde-kideekaz egin beharrekoak koordinatzen, danok bait daukagu funtzio edo zeregin bat taldean. Horretaz gain, abestia itzultzeak, sormen eta irudimen asko eskatu deusku, eta oso ondo pasatu dogu.
Zer puntutararte deritzozue garrantzitsua hizkuntzak jakitea eta batez ere ingelesa? Ze eragin izango dau zuen etorkizunean? Etorkizunerako ezinbestekoa da beste hizkuntza batzuk menperatzea eta are gehiago unibertsalak diran hizkuntzak, ingelesa adibidez.
Eta ze gauza positibo destakatuko zeunkez proiektu honetan parte hartzetik? Zer ikasi dozue proiektu honetan? Gutariko batzuk badaukagu musikagaz zerikusi edo zaletasuna, adibidez Oierrek badauka bere musika taldea (Oihu), baina gehienek ez daukagu musikagaz lotura handirik. Proiektu honetan garrantzitsuena ez da abesteko teknika, baizik eta hizkuntzaren inguruan, teknologien inguruan eta talde-lanean egiten dan lana eta hori da gehien bat ikasi doguna.
Lana, gure kabuz eta klase orduetatik kanpo egin dogu baina behar izan dogun heinean, Iker, Iban eta Itxaso irakasleen laguntza ere jaso dogu.
Gainera, esan dogun bezala oso ondo pasatu dogu eta horrela ikasi ahal izatea, zorte bat da. Gomendagarria!