2011-06-30

Udalekuen azken prestaketak

Lauaxeta Ikastolako udaleku ezberdinak beste urtebetez ere bikain irten daitezen jo ta sua aritu dira prestaketa lanak egiten monitoreak. Materialak prestatu, planifikazioak egin, lekuak bilatu, txangoak zehaztu, literak montatu, etab. 




Eskertzekoa eta zoriontzeko da beraz, gazte hauek egiten ari diren lana Lauaxeta Ikastolako udaleku ezberdinak: Egino, Lizarra eta Lauaxetan bertan egingo diren euskarazko eta ingelesezko udalekuak bikain irten daitezen. 
Gainera monitoreak Ikastolako ikasle ohiak izateak are eta harroago sentiaratzengaitu gure ikasleetaz, beraiek gaztetxoagoak izan zireneko esperientzia eta bizipen politak orain beste aldetik konpartitzeko gogoa iztela baitute.



Zorionak eta eskerrik asko berriro ere zuen lan bikainagatik!