Email bidez jarraitu / Siguenos por email

2015-01-22

GOZOKIAK BAI EDO EZ?



Haurtzaro zein nerabezaroko ohituren artean gozokien gehiegizko kontsumoa nabarmentzen da. Hamaika kolore, zapore eta itxuratakoak ditugu baina denak ere nutrizio balore oso gutxikoak eta horregatik, eguneko edozein ordutan jaten ditugun hauek “jaki hutsak” legez kontsideratzen dira.
Gozokien esanahiarekin gehien lotzen diren artean hurrengoak ditugu: Karamelu, gominola, txikle etab. bere konposizioan, azukre eta gantzak nabarmentzen dira baina aditibo ugari ere badituzte. Txokolateak, kakao, azukre, esne, manteka eta zuntzez osatuak. Eta “Snack”-ak, zeintzuen kaloria baloreak oso altuak diren.
Gehiegi kontsumitzeak ondorioak ekar ditzake; txantxarrak, alergiak, gehiegizko pisua eta abar.
DEBEKATU BEHAR OTE DIRA?
Ez, umeek umeen gauzak egin behar dituzte. Kontraesanekoa iruditu arren, sarritan aitzakia bikaina dira ohitura egokiak indartzeko. “Ondo portatu izanagatik, asteburu honetan azukre gabeko bi txikle jan ahal dituzu” esatea hobea da “medikuarenean negarrik egiten ez baduzu txupa-txups-a emango dizut” esatea baino. Bigarren kasu honetan umeak gauzak gaizki egingo ditu gurasoa “negoziaketara” behartuz. Mezu baikorrak ez-zuzenak eta iraganeko ekintzei lotuak badira egokiagoak dira.
BERAZ, NOIZ ETA ZELAN EMAN? 
-Asteko gehienezko gozoki kantitate bat adostu behar da (urtebetetzeak, asteburuak, etab.) 
-Saiatu aukera egokia egiten: hobeak dira gutxiago pisatzen dutenak, bolumen berdinean (umeak berdina ikusten du) kaloria gutxiago barneratuko ditu. 
-Saihestu “etengabeko pikatzea”: Bateratu eta jatordu ostean “postre bezala”. eman. Hobeto mahaian, eztarriko trabamenduak ekiditzeko.
-Eta amaieran: Hortzak ondo garbitu
-Eta gogoratu:  4 URTETIK BEHERAKO UMEEI EZ EMAN FRUITU LEHORRIK

 #Lauaxetaikastola #educación