Martxan dago Lauaxetako Robotika gela berria. Berrikuntzarekin, teknologiarekin eta robotikaren hezkunztarekin benetako konpromezu bat suposatzen du horrek. Hasiera baten, LEGO Mindstorm proiektuan parte hartzen duten ikasle guztiek erabiliko dute gela batez ere, aukera bikaina baita etorkizuneko teknologietan ikasleak aritzen joateko.
Ikasten disfrutatzeko aukera bikaina beraz.
#LauaxetaIkastola Blog honetan LauaxetaIkastolaren inguruko gertakari esanguratsuenak eta guraso moduan baliagarri izan daitekezan baliabideak irakurri ahal izango dozuz/ En este blog podrás tener acceso a acontecimientos más relevantes de Lauaxeta Ikastola, así como a recursos de utilidad como padre/madre
2011-09-22
Zelaietako erakusketa
Badoa astea aurerra eta DBH 3. mailako ikasleek Zornotzako Zelaieta zentroan antolatu duten erakusketa arrakastatsua izaten ari da. Egunero Zornotzako ikastetxe bat etorri da bisitan eta rratsaldeetan ere zabalik egon da gainontzeko herriarrentzat. Hori gutxi balitz inguruko komunikabideetan ere agertu da.
Zorionak beraz ikasleei eta segi horrela.
http://www.deia.com/2011/09/22/bizkaia/duranguesado/renovar-energias
Eta gaur gauean, 20:30etan Canal Bizkaian ere botako dute erakusketaren inguruko erreportaia.
Zorionak beraz ikasleei eta segi horrela.
http://www.deia.com/2011/09/22/bizkaia/duranguesado/renovar-energias
Eta gaur gauean, 20:30etan Canal Bizkaian ere botako dute erakusketaren inguruko erreportaia.
2011-09-19
Zelaieta zentroko erakusketa
Lauaxeta iikastolako DBH 3. mailako ikasleak iaz hasitako Energiaren proiektuari amaiera emango diote aste honetan zehar Zornotzako ZElaieta zentroan egingo duten erakusketarekin.
Proiektuak 2 asteetako iraupena izan zuen eta ikasgai guztiak aritu ziren elkarlanean. Ikasleen esanetan oso atsegina da horrela ikasi eta lan egitea.
2011-09-06
Kurtso hasiera
Ongi etorriak ikasturte berrira. Oporrak primeran pasatu dituzue ziurrenik eta orain kurtsoa hastear dagoenean atzera begiratzeko joera daukagu sarritan. Lasai egon, ikasturte honetarako helburu bikainak jartzen baditugu eta horretarako lan egiten badugu, arrakasta izango dugula ez dago inolako zalantzarik.
Animo beraz eta ongi etorriak berriro ere!
Animo beraz eta ongi etorriak berriro ere!
2011-07-14
Selektibitateko emaitza bikainak
Aurtengoan ere, aurreko urteetako dinamika berdinarekin jarraituz, Lauaxeta Ikastolako ikasle guztiek, 100%ak, gainditu dute selektibitateko froga. Eta ez hori bakarrik, 2. batxilergoan matrikulatutako ikasleen % 98a aurkeztu da froga honetara. Kopuru eta emaitza bikainak beraz. Zorionak ikasle, irakasle eta guraso guztiei.
2011-07-06
Udalekuak martxan
Bete betean daude Lauaxeta Ikastolako aurtengo udalekuak. Lizarran, Eginon eta Lauaxetan bertan dauden ingeles udalekuak. Egun batzuk pasatu dira dagoeneko eta bai ikasleak eta bai monitoreak makina bat bizipen izanda egongo dira. Disfrutatzen eta ingelesa praktikatzen jarraitu beraz eta bueltan kontatuko diguezue.
Ondo pasa.
2011-07-04
Lauaxeta Ikastola eta UNESCO elkarlanean
Joan den ekainaren 30an Lauaxeta Ikastola UNESCOren bazkide berria bihurtu zen Bilboko UNESCO Etxearen egoitzan ospatu zen biltzar orokorrean aho batez baiezkoa eman ostean. Akordio honek bi erakundeen arteko elkarlana eta komunikazioa asko erreztuko ditu UNESCOk proposatzen eta programatzen dituen proiektu eta programatan Lauaxeta Ikastolako ikasleen parte hartzea asko erreztuko duelarik.
Albiste bikaina beraz!
2011-06-30
Udalekuen azken prestaketak
Lauaxeta Ikastolako udaleku ezberdinak beste urtebetez ere bikain irten daitezen jo ta sua aritu dira prestaketa lanak egiten monitoreak. Materialak prestatu, planifikazioak egin, lekuak bilatu, txangoak zehaztu, literak montatu, etab.
Eskertzekoa eta zoriontzeko da beraz, gazte hauek egiten ari diren lana Lauaxeta Ikastolako udaleku ezberdinak: Egino, Lizarra eta Lauaxetan bertan egingo diren euskarazko eta ingelesezko udalekuak bikain irten daitezen.
Gainera monitoreak Ikastolako ikasle ohiak izateak are eta harroago sentiaratzengaitu gure ikasleetaz, beraiek gaztetxoagoak izan zireneko esperientzia eta bizipen politak orain beste aldetik konpartitzeko gogoa iztela baitute.
2011-06-20
Azken klase eguna
Heldu da aurtengo ikasturteko azken klase eguna Lauaxeta Iakstolako ikasleentzat. Zenbat barre eta zenbat momentu ahaztezin bizi izan dituzue aurtengoan ere. Orain udako oporretaz disfrutatzea tokatzen da, beraz animo eta oso ondo pasatu! Besarkada haundi bat ikasle eta guraso guztiei Lauaxeta ikastolako irakasle eta gainontzeko langileen partetik!
2011-06-17
Bertso bazkaria
Bertso bazkaria izan zuten Lauaxetako ikasle eta irakasleek.
Egun polita pasatu zuten, ondo janda eta ondo abestuta.
Ziur ziur bertsolari bat baino gehiago irtetzen dela bertan bildu
zirenetatik. Animo beraz!
2. Batxilergoko ikasleen agurra
Heldu da aurten ere kurtso amaiera eta urtero bezala momentu ahaztezinak bata besteraen ostetik pilatzen joaten dira. Momentu horretariko asko 2. batxilergoko ikasleenak dira. Zenbat barre, zenbat ikasketa, zenbat momentu bizi dituzuen Lauaxeta ikastolan. Momentu guzti horrek ospatzeko Ikastolako Agurra osptau dute: ekitaldia polita, oso polita, eta ostekoa ere bikaina.
Zorionak beraz egindako urte guzti hauengatik eta sorte on aurrerantzean, eta gogoratu, Lauaxeta Ikastolan beti izango da zuen etxea eta ongi etorriak izango zarie!
2011-06-16
Agenda 21ekoak Zornotzako Garitondora bisitan
Lauaxeta Ikastolako Agenda 21eko ikasleak,
Zornotzako Garitondo baserrira joan dira bertan
lantzen diren barazki ekologikoak aztertzera.
Bisita oso interesgarria eta motibagarria produktu
ekologikoei bultzadatxo bat emateko.
Zornotzako Garitondo baserrira joan dira bertan
lantzen diren barazki ekologikoak aztertzera.
Bisita oso interesgarria eta motibagarria produktu
ekologikoei bultzadatxo bat emateko.
2011-06-07
Lauaxeta Ikastolako ikasleak Agenda 21 eko Zornotzako udal foroan
2011-06-06
Ikastolako eguna
Jai egun bikaina izan zuten larunbat honetan Lauaxeta Iakstolara hurbildu zirenak. Musik, dantza, jolasak, puzgarriak, pailazoak, etab. egon ziren. Jendetza itzela eta giroa ederra benetan. Hurrengo urtean gehiago!
UNESCO erakundearekin kolaborazioa
Ezin hobeto hasi da Lauaxeta Iakstola eta UNESCO etxeraen arteko elkarlana. DBH 2. mailako ikasle bat Euskadiko argazki txapelketako irabazi irten da eta. Zorionak beraz eta sorte on Estrasburgoko finalean!
Multidiziplina proiektuak
Martxan dira dagoenenko LMHko 3 eta 5 eta DBHko 2. mailako multidiziplina proiektuen bigarren astea..
Egin eta ekin proiektua
Kaixo:
Aurengoan ere Lauaxeta Ikastolako ikasleak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Egin eta ekin txapelketan parte hartu dute. Lan bikaina egin dute, 1 eta 2. saria jaso baitute beraien proiektuekin. Zorionak beraz DBH 2. mailako D klaskeo bi taldeei.
Aurengoan ere Lauaxeta Ikastolako ikasleak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Egin eta ekin txapelketan parte hartu dute. Lan bikaina egin dute, 1 eta 2. saria jaso baitute beraien proiektuekin. Zorionak beraz DBH 2. mailako D klaskeo bi taldeei.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)












