2015-02-03

GAUR, ETORKIZUNERAKO HEZITZEA

Gure ikasleak etorkizunerako prestatu nahi badoguz, ezin bestekoa dogu, gaur egungo hezkuntza lortu nahi doguzan konpetentzietara moldatzea. Euren etorkizunean, ezagutzak bai, baina erabakikorrak izango dabez konpetentzi edo gaitasunak eta honeek euren helburuen zerbitzuan erabiltzeko ahalmena izatea.
Aldi berean, ezinbesteko izango dabe beste batzuekaz elkar-lanean haritzeko gaitasuna, sarritan, bizitzako erronka nagusiak, beeste batzuekaz lanean harituz lortzen bait dira, bakoitzak bere disziplina edo ezagutzak eta bere gaitasunak helburu amankomunaren alde jarriz. Eta nola ez, erabakikorra izango dabe momentu bakoitzean, dakien guztia aplikatuz, arazo eta erronkei aurre egiteko gaitasuna.
Hildo beretik, irakasleok ere, aspalditik hona, etorkizuneko gaitasun horreek lantzeko, garrantzitsuak diran irakaskuntza metodologia eta tekniken ikerketa eta aplikazioan murgilduta gabiz, autoformazio talde desberdinak martxan daukaguzalarik. Hala nola:
#Lauaxetaikastola #educación