2011-06-30

Udalekuen azken prestaketak

Lauaxeta Ikastolako udaleku ezberdinak beste urtebetez ere bikain irten daitezen jo ta sua aritu dira prestaketa lanak egiten monitoreak. Materialak prestatu, planifikazioak egin, lekuak bilatu, txangoak zehaztu, literak montatu, etab. 




Eskertzekoa eta zoriontzeko da beraz, gazte hauek egiten ari diren lana Lauaxeta Ikastolako udaleku ezberdinak: Egino, Lizarra eta Lauaxetan bertan egingo diren euskarazko eta ingelesezko udalekuak bikain irten daitezen. 
Gainera monitoreak Ikastolako ikasle ohiak izateak are eta harroago sentiaratzengaitu gure ikasleetaz, beraiek gaztetxoagoak izan zireneko esperientzia eta bizipen politak orain beste aldetik konpartitzeko gogoa iztela baitute.



Zorionak eta eskerrik asko berriro ere zuen lan bikainagatik!

2011-06-20

Azken klase eguna

Heldu da aurtengo ikasturteko azken klase eguna Lauaxeta Iakstolako ikasleentzat. Zenbat barre eta zenbat momentu ahaztezin bizi izan dituzue aurtengoan ere. Orain udako oporretaz disfrutatzea tokatzen da, beraz animo eta oso ondo pasatu! Besarkada haundi bat ikasle eta guraso guztiei Lauaxeta ikastolako irakasle eta gainontzeko langileen partetik!

 
 

2011-06-17

Bertso bazkaria

 
Bertso bazkaria izan zuten Lauaxetako ikasle eta irakasleek.
Egun polita pasatu zuten, ondo janda eta ondo abestuta.
Ziur ziur bertsolari bat baino gehiago irtetzen dela bertan bildu
zirenetatik. Animo beraz!

2. Batxilergoko ikasleen agurra

Heldu da aurten ere kurtso amaiera eta urtero bezala momentu ahaztezinak bata besteraen ostetik pilatzen joaten dira. Momentu horretariko asko 2. batxilergoko ikasleenak dira. Zenbat barre, zenbat ikasketa, zenbat momentu bizi dituzuen Lauaxeta ikastolan. Momentu guzti horrek ospatzeko Ikastolako Agurra osptau dute: ekitaldia polita, oso polita, eta ostekoa ere bikaina.


Zorionak beraz egindako urte guzti hauengatik eta sorte on aurrerantzean, eta gogoratu, Lauaxeta Ikastolan beti izango da zuen etxea eta ongi etorriak izango zarie!




Besarkada haundi bat! 

2011-06-16

Agenda 21ekoak Zornotzako Garitondora bisitan

Lauaxeta Ikastolako Agenda 21eko ikasleak,
Zornotzako Garitondo baserrira joan dira bertan
lantzen diren barazki ekologikoak aztertzera.
Bisita oso interesgarria eta motibagarria produktu
ekologikoei bultzadatxo bat emateko.

2011-06-07

Lauaxeta Ikastolako ikasleak Agenda 21 eko Zornotzako udal foroan

 Gaurkoan, Lauaxeta Ikastolako DBH 1 mailako ikasleak, Zornotzako udalak antolatu duen aurtengo bigarren udal foroan parte hartu dute. Bertan zinegotziekin, eta teknikariekin Zornotzako ingurugiro gaietaz aritzeko aukera izan dute. Oso ekintza interesgarria eta ikasleentzat egokia.




2011-06-06

Ikastolako eguna

Jai egun bikaina izan zuten larunbat honetan Lauaxeta Iakstolara hurbildu zirenak. Musik, dantza, jolasak, puzgarriak, pailazoak, etab. egon ziren. Jendetza itzela eta giroa ederra benetan. Hurrengo urtean gehiago!

UNESCO erakundearekin kolaborazioa

Ezin hobeto hasi da Lauaxeta Iakstola eta UNESCO etxeraen arteko elkarlana. DBH 2. mailako ikasle bat Euskadiko argazki txapelketako irabazi irten da eta. Zorionak beraz eta sorte on Estrasburgoko finalean!

Multidiziplina proiektuak

Martxan dira dagoenenko LMHko 3 eta 5 eta DBHko 2. mailako multidiziplina proiektuen bigarren astea..

Egin eta ekin proiektua

Kaixo:

Aurengoan ere Lauaxeta Ikastolako ikasleak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Egin eta ekin txapelketan parte hartu dute. Lan bikaina egin dute, 1 eta 2. saria jaso baitute beraien proiektuekin. Zorionak beraz DBH 2. mailako D klaskeo bi taldeei.