2011-07-14

Selektibitateko emaitza bikainak

Aurtengoan ere, aurreko urteetako dinamika berdinarekin jarraituz, Lauaxeta Ikastolako ikasle guztiek, 100%ak, gainditu dute selektibitateko froga. Eta ez hori bakarrik, 2. batxilergoan matrikulatutako ikasleen % 98a aurkeztu da froga honetara. Kopuru eta emaitza bikainak beraz. Zorionak ikasle, irakasle eta guraso guztiei.

2011-07-06

Udalekuak martxan

Bete betean daude Lauaxeta Ikastolako aurtengo udalekuak. Lizarran, Eginon eta Lauaxetan bertan dauden ingeles udalekuak. Egun batzuk pasatu dira dagoeneko eta bai ikasleak eta bai monitoreak makina bat bizipen izanda egongo dira. Disfrutatzen eta ingelesa praktikatzen jarraitu beraz eta bueltan kontatuko diguezue.




Ondo pasa.

2011-07-04

Lauaxeta Ikastola eta UNESCO elkarlanean


Joan den ekainaren 30an Lauaxeta Ikastola UNESCOren bazkide berria bihurtu zen Bilboko UNESCO Etxearen egoitzan ospatu zen biltzar orokorrean aho batez baiezkoa eman ostean. Akordio honek bi erakundeen arteko elkarlana eta komunikazioa asko erreztuko ditu UNESCOk proposatzen eta programatzen dituen proiektu eta programatan Lauaxeta Ikastolako ikasleen parte hartzea asko erreztuko duelarik.
Albiste bikaina beraz!