2014-09-30

LAUAXETA IKASTOLA, ONDA VASCAN/ LAUAXETA IKASTOLA EN ONDA VASCA

Gaur, irailak 30 goizeko 11:30tan, Lauaxeta Ikastola Onda Vasca-ko "Euskadi Hoy Magazine" irratsaioan izango da. Entzun nahi izanez gero, hemen dozu aukera!:
http://www.ondavasca.com/onda-vasca-en-directo/

Hoy, 30 de septiembre a las 11:30, #LauaxetaIkastola hablará en el programa "Euskadi Hoy Magazine" de Onda Vasca. Si tenéis oportunidad y queréis, podéis escucharlo en el siguiente enlace:
http://www.ondavasca.com/onda-vasca-en-directo/
#Ondavasca

INNOBASQUE-EN HIZLARI/ COMPARTIENDO EXPERIENCIAS EN INNOBASQUE

Gaurko egunean, Lauaxeta Ikastola, Innobasque-en astearteetan izango da hizlari, hezkuntza, emozioak eta erronkei aurre egitearen inguruan. Programa ondokoa da:
Martes de Innobasque

En el día de hoy, y en el marco de los martes de Innobasque, #LauaxetaIkastola hablará sobre emociones, retos y educación.
para acceder al programa:
Martes de Innobasque

LAUAXETA IKASTOLA, ALBISTEETAN/ LAUAXETA IKASTOLA, ES NOTICIA

Irakurri/ Para leer:
http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/09/29/paisvasco/1412001770_405191.html

2014-09-29

TALDEAREN PRESIOARI ZELAN AURRE EGIN?/ ¿CÓMO HACER FRENTE A LA PRESIÓN DEL GRUPO?

Zelan egin aurre taldearen presioari nerabe edo adoleszente zarenean? Klikatu eta ikusi/

¿Cómo hacer frente a la presión del grupo en la #adolescencia? Accede a un recurso de interés.
#LauaxetaIkastola

Hacer frente a la presión del grupo

LAUAXETA IKASTOLA, MEDIOETAN/ LAUAXETA IKASTOLA, EN LOS MEDIOS



Atzoko egunean, irailak 28, El Pais aldizkarian, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza modeloari buruzko albiste bat agertu zan. Irakurri nahi? Klikatu irudian.

En el día de ayer, 28 de septiembre, el periódico El País, recogía un artículo sobre el modelo educativo de Lauaxeta Ikastola.
Puedes leerlo, pinchando en la imagen.

#LauaxetaIkastola

2014-09-25

ZELAN IRISTEN DIRA GURE IKASLEAK IKASTOLARA?/ ¿CÓMO LLEGAN NUESTROS ALUMNOS A LA IKASTOLA?


Lehen orduan, ikastolako 1360 ikasleak, euren 27 autobusetan iristen diranean, dinamismoa nabarmena da. Lauaxeta Ikastola, ikastetxe handi bat da eta oso garrantzitsua da dana ondo lotuta egotea!
Lehengo minutu horreetan, azpimarratzekoa da nagusiek txikiak atenditzerakoan erakusten daben jarrera: 2-3 ikasle txiki talde bakoitzak, nagusi bat dau erreferente bezala. Ikasle nagusi honek, ikasle txikiari bere gelara laguntzen deutso, bere gidaritza eta laguntza eskeiniz. Hau, are garrantzitsuagoa da hasi barri diran txikitxoen kasuan. Era honetan, txikiagoek, lasaitasuna, segurtasuna, laguntza eta xamurtasuna sentitzen dabe eta nagusiagoengan ardura, solidaritatea, alkar laguntza… bezalako balore esanguratsuak jorratzen doguz.

A primera hora, cuando llegan los 1360 alumnos y alumnas en los 27 autobuses, se respira dinamismo. Lauaxeta es un centro grande y ¡es importante que todas las piezas encajen perfectamente!. En esos momentos, es destacable la actitud de los alumnos mayores en la atención de los más pequeños: cada dos o tres alumnos  tiene  un alumno adulto por referente. Estos, acompañan a los/las niños/as desde el autobús  hasta su aula, lo cual tiene mayor importancia con los alumnos/as que llegan al centro por primera vez. Es un detalle, pero con ello conseguimos tranquilidad, seguridad, apoyo y calor para los más pequeños y responsabilidad, solidaridad, colaboración, … en los que ejercen de guías.


2014-09-23

ADIMEN ANIZTASUNA ZER DA?/ SOBRE LAS INTELIGENCIAS MÚLTIPLES

Ze motatako adimena da zuregan nabarmenena? Eta zure seme-alabengan? Ezagutzen dozu Howard Gardner-en adimen anitzen teoria? Gehiago jakin nahi? Hona hemen esteka interesgarri bat:
Inteligencias múltiples

¿Qué tipo de inteligencia es el que más predomina en tu forma de resolver los problemas? ¿Y en el caso de tus hijos-as? ¿Quieres saber más? Accede a este link:
Inteligencias múltiples
#LauaxetaIkastola

HEZKUNTZA BARRIKUNTZARI BURUZ.../ SOBRE LA INNOVACIÓN EDUCATIVA...

Asko hitzegiten dogu barrikuntzari buruz, eta nola ez, gizartean horrenbeste eragin daukan hezkuntza sistema eta metodologiaren barrikuntzaren garrantziari buruz. Baina nondik nora doa joango litzateke barrikuntza? Hona hemen hausnarketarako apunte batzuk:
"5 mentiras sobre la innovación educativa"

En los tiempos que corren se habla mucho de innovación y cómo no, en un ámbito como el de la educación, que tanto influye en la sociedad (actual y del futuro). Pero, ¿qué entendemos por innovación? He aquí unos apuntes para la reflexión:"5 mentiras sobre la innovación educativa"
#LauaxetaIkastola

2014-09-19

2014-09-18

LAUAXETA IKASTOLAKO IKT TALDEA/ EQUIPO IKT DE LAUAXETA IKASTOLA





Lauaxeta Ikastolan, IKTei emoten deutsegun garrantzia dala eta, iPad-aren inguruko proiektuak eta orokorrean ikastolan erabiltzen doguzan teknologia barriak (Moodle, web-a, sare sozialak, blog-ak, eskola 2.0., portatilak, …) koordinatu eta definitzeko asmoz, IKT lan taldea sortu barri da.
Azken baten, gaur eguneko ikasleak aro digitalean jaioak doguz eta euren etorkizunerako prestakuntza eta hezkuntza badoguz helburu, ezinbestekoa da teknologia barriei ere aditzea. Gaur egun eta etorkizuneko gizartean, teknologia barriak erabiltzen jakin behar dabe eta honeen erabilera egokia egiten, euren mesederako eta inoiz ez kalterako izan daitezan.
Talde honen zeregina, proiektuak, taldekideak eta asmoak ezagutzeko, eurekaz alkarrizketatu gara. 

Zer da IKT taldea?
Lauaxetaren leloak dinon moduan, pertsona garatuz gizartea eraiki nahi badogu, beharrezko dogu hezkuntzaren barne teknologiei ere aditzea, oraingo eta etorkizuneko gizartean teknologia barrien presentzia nabarmena da eta. Zentzu horretan, Lauaxeta Ikastolan martxan jarri doguzan proiektu/ metodologia berrikuntzak, teknologia barrietan oinarritzen dira kasu batzuetan edota honeen beharrizana dabe aurrera eroan ahal izateko.
Holan izanda, azken urteotan, Lauaxeta Ikastolan teknologia barriek dauken presentzia eta ugaritasuna geroz eta nabarmenagoa da:eskola 2.0 portatilak, iPad.ak, arbela digitalak, irakasleen portatilak, web-ak, blog-ak, sare sozialak, alexia, app-ak, geletako baliabide desberdinak, …
Garrantzi eta ugaritasun honeri erantzuteko eta honen islada bezala, Lauaxeta Ikastolako Informazio eta Komunikazio Teknologia desberdinak koordinatuko ebazan talde bat eratzea pentsatu gendun, IKT taldea.

Zeintzuk dira zuen zereginak?
Gure zeregina, Lauaxeta Ikastolan teknologia barrien arloan emon beharreko pausuak definitu, koordinatu eta gauzatzea izango litzateke. Horretarako, taldekideen artean disziplina eta esperientzia edo ikuspuntu desberdinetako pertsonak bildu doguz, IKTen arloan emoten doguzan pausuak ahalik eta aberatsagoak izan daitezan ikuspuntuei dagokienez eta aldi berean, ikastolan zehar euren hedapena erreztuz.

Zeintzuk dira epe laburrera daukazuezan asmoak?
Ikasturte honetan, aurreko ikasturtean martxan egozan proiektuetaz gain proiektu barriak jarriko dira martxan. Batetik 1x1 iPad proiektua, LMHko 4.mailan eta DBHn. Proiektu honeri erantzuna emoteko, hainbat ekintza planifikatu eta gauzatuko dira, bai ikasle, irakasle eta gurasoei begira: azalpen batzarrak, formazioak, gidak, proiektuaren inguruko web bidezko informazioa (http://ipadproiektua.wix.com/1x1lauaxeta), …
Bestalde, aurten, Alexia programari dagokionez, beste lerro barri bat zabalduko da, ikastola-familia arteko komunikazioa erreztu eta hobetuko dauana eta honek ere, gure aldetik egin beharrekoak definitu eta gauzatzea eskatzen dau: formazioak irakasle eta gurasoei, …

Eta epe luzeagora begira zein uste dozue izango dala IKTen garrantzia hezkuntzan?
IKTen mundua oso bizkor eraldatzen doa eta aldaketak batzutan ezin izaten dira aurreikusi ezta, baina hezkuntzaren mundutik ezinbestekoa dogu, arlo honeri etengabeko begirada botatzea, beti ere teknologia berrietatik irakaskuntzaren berrikuntza eta ikasleen garapena helburu izanez.
Testuinguru honek aditasuna eta erantzunen bizkortasuna eskatzen dauz eta zeregin hori daukan talde bat izateak eta talde honen kideak disziplina eta ikuspuntu anitzekoak izateak, horretan lagunduko deuskula uste dogu.

2014-09-16

FLANDES-GO BISITA/ VISITA DE FLANDES



Aste honetan zehar Flandeseko irakasle eta zuzendari taldetxo bat dago gugaz, Lauaxeta Ikastolan. Euren bisitaren arrazoia bikoitza da. Alde batetik EFQMren inguruko gure esperientziaren barri jasoko dabe eta bestetik Erasmus + programa dala eta, DBH 4 mailako ikasle batzuk egingo daben ikasle trukaketa prestatzen egongo dira.

Esta semana recibimos la visita de un grupo de profesores y directores de Flandes. El objetivo es doble: conocer nuestra gestión en el modelo EFQM de un lado y preparar el intercambio escolar de alumnos/as de 4º de ESO, en el marco del programa Erasmus +.

2014-09-15

ERRONKA ETA TEKNOLOGIA BARRIAK LAUAXETA IKASTOLAN/ NUEVOS RETOS Y NUEVAS TECNOLOGÍAS EN LAUAXETA IKASTOLA


2014-15 ikasturtea, Berrikuntza proiektuen sendotze urtea dala esan daikegu. Lauaxeta Ikastolak, etapa guztietan berrikuntza didaktikoak egiten jarraituko dau, guztion parte hartzea bultzatuz eta martxan dagozan berrikuntza ardatzak hobetzen jarraituz.
Ideia argia da, ikasleak bikain prestatzen jarraitzea, eta horretarako, berrikuntzaren aldeko apostu garbia egitea.
Era honetan, martxan izango doguz aurten:
1x1 iPad proiektua: LH4 eta DBH1-ko ikasleek iPad-a izango dabe euren lanerako tresna eta Lauaxeta Ikastolako Moodle plataforma eta iTunes U plataforma, app ezberdinekaz batera izango dira ikasgai ezberdinak lantzeko bideak.
UDIN proiektuak: LMHtik, Batxilergorarte. Gela ezberdinak eta ikasgai ezberdinak bilduz, ikasleei planteatzen jakezan Unitate Interdisziplinarrak, arazoen ebazpena eta ikasketa kooperatiboa tarteko dirala. 
Scratch eta Robotika: LMH eta DBHn. Helburua: programazioa eta teknologia sorrera. 
Haur Hezkuntza zikloan “Estimulazio Goiztiarra” 2, 3 eta 4 urteko mailan. Helburua: txikitxoen gaitasunak eta potentziala gehiago hedatzea eta garatzea. 
Lehen mailako Hezkuntzan, Science proiektua, 3. mailatik 6.-era, ikasleen ingeleserako komunikazio gaitasuna eta ezagutza zientifikoa garatzen laguntzeko. 
Batxiler 2. mailan “Lortuko dot“ proiektua izango da martxan, ikasleak Batxilergotik gero izango dabezan erronkei konfidantza gehiagorekin  aurre egiteko prestatzeko asmoz. 
DBH eta Batxilergoan. Ingelesez komunikatzeko gaitasuna trebatzeko, Ingles ikasgaiaren planteamentu berriztua garatuko da. Horrez gain, DBH 3. mailan, Teknologia ikasgaia ingelesez emateko proiektua gauzatuko da. 
Gizarte-zientzietako proiektua: Gizarte modalitateko batxilergoaren berrikuntza ezarpena.

Eta proiektuen zerbitzura, teknologia aproposak behar doguz. Zentzu horretan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko proiektuak aurrera ateratzeko iPad teknologia erabiliko da. Honetaz gain, Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) arloan, Moodle ikasketa plataforma, Alexia programa, Eskola 2.0-ko portatilak, … erabiliko doguz kurtso honetan.
Argi dago, proiektu bikainek, baliabide bikainak behar dabezala eta Ikastolaren apostua garbia dala berrikuntzaren alde.
Hain zuzen ere, irailean zehar, hainbat ekintza darabilguz ikastolaren 1x1 iPad proiektuaren inguruan:
Parte hartuko daben ikasleen gurasoentzako azalpen batzarrak.
Guraso, ikasle, irakasle eta tutoreentzako iPad-aren erabilera egokiari dagokion aholku/ gomendioak.
Guraso eta irakasleentzako formazio edo trebakuntza saioak, …
Este año continuaremos reforzando los proyectos de innovación didáctica del curso anterior y aplicando para su desarrollo las herramientas tecnológicas más apropiadas. En ese sentido, junto a la plataforma didáctica Moodle, los portátiles de Eskola 2.0,  el programa Alexia, etc. destaca el uso del iPad, que constituirá la herramienta principal de trabajo de los alumnos/as de 4º de Primaria y 1º de ESO. 

En el mes de septiembre, son múltiples las actividades que se desarrollarán en la ikastola  en torno al iPad:reuniones explicativas para las familias de alumnos/as implicados en el proyecto 1x1 iPad, recomendaciones de uso del iPad para alumnos/as, familias y profesores, cursos de formación para padres y profesores, etc.
 Entre los proyectos y retos del presente curso, podemos citar los siguientes:
Proyecto 1x1 iPad: dirigido a alumnos/as de 4º de Primaria y 1º de ESO, que trabajarán con el iPad como herramienta principal y accediendo a través de él a contenidos educativos desarrollados por los profesores en la plataforma educativa Moodle e iTunes U. 
Proyectos UDIN: desde primaria a Bachiller. Proyectos en los que se reúnen alumnos/as de diferentes aulas y asignaturas y en los que se les plantea que aporten soluciones a una problemática da actualidad, haciendo uso de metodologías como el aprendizaje cooperativo, la resolución de problemas, etc. 
Scratch y Robótica: dirigido a primaria y ESO: programación y diseño de tecnologías. 
"Estimulación temprana" en Educación Infantil: dirigido a los más pequeños, de 2, 3 y 4 años y con el objetivo de desarrollar y potenciar sus competencias y su potencial. 
•Proyecto Science: de 3º a 6º de Primaria. Meddiante este proyecto trabajan las ciencias en inglés. 
Proyecto “Lortuko dot“, en 2º de Bachiller, para que puedan hacer frente con más confianza, a los retos que se les presentan tras cursar Bachiller. 
Comunicación en inglés: dirigido a alumnos/as de ESO y Bachiller, a través de un planteamiento innovador de la didáctica en ingles. Los alumnos de 3º de ESO recibirán también la asignatura de Tecnología en inglés. 
Proyecto de ciencias sociales: innovación en la modalidad de sociales de Bachillerato.