Mostrando entradas con la etiqueta Berrikuntza Lauaxeta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berrikuntza Lauaxeta. Mostrar todas las entradas

2014-09-15

ERRONKA ETA TEKNOLOGIA BARRIAK LAUAXETA IKASTOLAN/ NUEVOS RETOS Y NUEVAS TECNOLOGÍAS EN LAUAXETA IKASTOLA


2014-15 ikasturtea, Berrikuntza proiektuen sendotze urtea dala esan daikegu. Lauaxeta Ikastolak, etapa guztietan berrikuntza didaktikoak egiten jarraituko dau, guztion parte hartzea bultzatuz eta martxan dagozan berrikuntza ardatzak hobetzen jarraituz.
Ideia argia da, ikasleak bikain prestatzen jarraitzea, eta horretarako, berrikuntzaren aldeko apostu garbia egitea.
Era honetan, martxan izango doguz aurten:
1x1 iPad proiektua: LH4 eta DBH1-ko ikasleek iPad-a izango dabe euren lanerako tresna eta Lauaxeta Ikastolako Moodle plataforma eta iTunes U plataforma, app ezberdinekaz batera izango dira ikasgai ezberdinak lantzeko bideak.
UDIN proiektuak: LMHtik, Batxilergorarte. Gela ezberdinak eta ikasgai ezberdinak bilduz, ikasleei planteatzen jakezan Unitate Interdisziplinarrak, arazoen ebazpena eta ikasketa kooperatiboa tarteko dirala. 
Scratch eta Robotika: LMH eta DBHn. Helburua: programazioa eta teknologia sorrera. 
Haur Hezkuntza zikloan “Estimulazio Goiztiarra” 2, 3 eta 4 urteko mailan. Helburua: txikitxoen gaitasunak eta potentziala gehiago hedatzea eta garatzea. 
Lehen mailako Hezkuntzan, Science proiektua, 3. mailatik 6.-era, ikasleen ingeleserako komunikazio gaitasuna eta ezagutza zientifikoa garatzen laguntzeko. 
Batxiler 2. mailan “Lortuko dot“ proiektua izango da martxan, ikasleak Batxilergotik gero izango dabezan erronkei konfidantza gehiagorekin  aurre egiteko prestatzeko asmoz. 
DBH eta Batxilergoan. Ingelesez komunikatzeko gaitasuna trebatzeko, Ingles ikasgaiaren planteamentu berriztua garatuko da. Horrez gain, DBH 3. mailan, Teknologia ikasgaia ingelesez emateko proiektua gauzatuko da. 
Gizarte-zientzietako proiektua: Gizarte modalitateko batxilergoaren berrikuntza ezarpena.

Eta proiektuen zerbitzura, teknologia aproposak behar doguz. Zentzu horretan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko proiektuak aurrera ateratzeko iPad teknologia erabiliko da. Honetaz gain, Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) arloan, Moodle ikasketa plataforma, Alexia programa, Eskola 2.0-ko portatilak, … erabiliko doguz kurtso honetan.
Argi dago, proiektu bikainek, baliabide bikainak behar dabezala eta Ikastolaren apostua garbia dala berrikuntzaren alde.
Hain zuzen ere, irailean zehar, hainbat ekintza darabilguz ikastolaren 1x1 iPad proiektuaren inguruan:
Parte hartuko daben ikasleen gurasoentzako azalpen batzarrak.
Guraso, ikasle, irakasle eta tutoreentzako iPad-aren erabilera egokiari dagokion aholku/ gomendioak.
Guraso eta irakasleentzako formazio edo trebakuntza saioak, …
Este año continuaremos reforzando los proyectos de innovación didáctica del curso anterior y aplicando para su desarrollo las herramientas tecnológicas más apropiadas. En ese sentido, junto a la plataforma didáctica Moodle, los portátiles de Eskola 2.0,  el programa Alexia, etc. destaca el uso del iPad, que constituirá la herramienta principal de trabajo de los alumnos/as de 4º de Primaria y 1º de ESO. 

En el mes de septiembre, son múltiples las actividades que se desarrollarán en la ikastola  en torno al iPad:reuniones explicativas para las familias de alumnos/as implicados en el proyecto 1x1 iPad, recomendaciones de uso del iPad para alumnos/as, familias y profesores, cursos de formación para padres y profesores, etc.
 Entre los proyectos y retos del presente curso, podemos citar los siguientes:
Proyecto 1x1 iPad: dirigido a alumnos/as de 4º de Primaria y 1º de ESO, que trabajarán con el iPad como herramienta principal y accediendo a través de él a contenidos educativos desarrollados por los profesores en la plataforma educativa Moodle e iTunes U. 
Proyectos UDIN: desde primaria a Bachiller. Proyectos en los que se reúnen alumnos/as de diferentes aulas y asignaturas y en los que se les plantea que aporten soluciones a una problemática da actualidad, haciendo uso de metodologías como el aprendizaje cooperativo, la resolución de problemas, etc. 
Scratch y Robótica: dirigido a primaria y ESO: programación y diseño de tecnologías. 
"Estimulación temprana" en Educación Infantil: dirigido a los más pequeños, de 2, 3 y 4 años y con el objetivo de desarrollar y potenciar sus competencias y su potencial. 
•Proyecto Science: de 3º a 6º de Primaria. Meddiante este proyecto trabajan las ciencias en inglés. 
Proyecto “Lortuko dot“, en 2º de Bachiller, para que puedan hacer frente con más confianza, a los retos que se les presentan tras cursar Bachiller. 
Comunicación en inglés: dirigido a alumnos/as de ESO y Bachiller, a través de un planteamiento innovador de la didáctica en ingles. Los alumnos de 3º de ESO recibirán también la asignatura de Tecnología en inglés. 
Proyecto de ciencias sociales: innovación en la modalidad de sociales de Bachillerato. 


2012-10-04

Lauaxetakoak Global INNOVATION day-ean

Aurreko astean Bilboko Euskalduna jauregian ospatu zen aurtengo Global Innovation Day jardunaldia. Lauaxeta Ikastolako ordezkariak bertan egon ziren Ikastolako berrikuntza ildo estrategikoa aberasteko helburuarekin. Jardunaldian, berrikuntzaren etorkizuneko erronkak eta gaur eguneko egoerak aztertu ziren eta bertan egon zen Ikastolako ordezkarien esanetan gure berrikuntza lerroekin koherenteak izan ziren bertan esandakoak.

Kongresu interesgarri beraz!

Javier Toúron-ekin formakuntza talento handiko ikasleen inguruan

Joan den martitzenean Lauaxeta Ikastolako irakasle taldeak Javier Touronekin  (Universidad de Navarrako Katedratikoa) gaitasun handiko ikasleen inguruko formakuntza saioa izan zuten. Formakuntza Lauaxeta Ikastolako talentodun eta gaitasun handiko ikasleen ikasketa beharrei erantzuteko planaren barruan kokatzen da.


Cambridge University ESOL-ekin akordioa

Lauaxeta Ikastolak Cambridge University ESOL-ekin akordioa sinatu berri du elkarlanean aritzeko hemendik aurrera.
Akordio honekin, Lauaxeta Ikastola Cambridgeko frogak egiteko zentro ofiziala bihurtzeaz gain, Cambridge Universityko ordezkariak Ikastolako ingeleseko irakasleekin elkarlanean arituko dira ingeles hizkuntzaren metodologietan eta didaktikarako hobekuntzak planifikatzen. Pauso garrantzitsua beraz ikasleen ingeles prestakuntza hobetzen jarraitzeko bidean.

http://www.cambridgeesol.org/spain/
                                                     


2012-10-03

First LEGO League 2012 txapelketa

Martxan da aurtengo FIRST LEGO LEAGUE programa, eta beti bezala DBH 4. mailako ikasleak izango dira Lauaxeta Ikastola ordezkatuko dutenak. Aurten ere, bi talde aurkeztu ahal izan ditu Ikastolak eta beraien aurpegiak ikusita ilusioz beterik hasi dute programa.

Aurtengo gaia SENIOR SOLUTIONS da, eta beraz ikasleek gainditu beharko dituzten robotikako frogak eta egin beharko duten ikerketa zientifikoak ardatz hori jorratuko dute.

Animo neska mutilak! asko ikasi, oso ondo pasatu, disfrutatu eta elkarri lagundu.

Hauek dira beraien egunerokorako zabaldu berri dittuzten blogak eta web orriak:

www.lauaxetafll2012.blogspot.com



Holandako 3 unibertsitateetako delegazioaren bisita


Joan den martitzenean, Holandako 3 unibertsitateetako ordezkariak etorri ziren Lauaxetara gure Hizkuntza Proiektua ezagutzera. Batez ere, "Trilinguismoa" nola lantzen dugun ezagutzera etorri ziren, beraien kasuan Holandarra, Frisiera eta Ingelera ustartzen dituzten proiektuak dituztelako.

Oso pozik eta asebeteta bueltatzen zirela esan zuten, aurrerantzean elkarrekin proiektuak egiteko ateak zabaltzeko ere aukerak aztertu zirelarik.




2012-09-27

Europar Batasuneko delegaritza Ikastolan

Francisco de Landaburu CIVIS sariaren irabazlek egindako bidaia dela eta (Europar Batsuneko erakunde ezberdinak bistatzeko aukera eman diena Estrasburgo, Luxenburgo eta Bruselas bisitatuz), Europar Batasuneko delegaritza bat izan da aste honetan Lauaxetan.


Hezkuntzaren etorkizuneko erronkei buruz aritu ostean, Europar Batasuneko delegaritzak Lauaxeta Ikastolako lan metodologiak, didaktikarako proiektuak, berrikuntza arloak eta kudeaketa ereduaz interesatu ziren.


Bisita atsegina eta probetxuzkoa.

2011-10-27

Berrikuntzarako ideien deialdia



Lauaxeta Ikastolako hezkuntza berrikuntza indartzeko esparru berria
Gure ikastetxean hezkuntzari eta prestakuntzari dagozkion alderdi guztietan berrikuntza sustatzeko xedez, Lauaxeta Ikastolak IDEIEN DEIALDIA abian jartzen du. Deialdiak gure ikastolako irakasleentzat irakasteko eta ikasteko esperientziak hobetzera bideraturiko proposamen berritzaileei laguntza eta aitortza emateko sistema bat eskaintzen du.

IDEIEN DEIALDIAren bitartez, Lauaxeta Ikastolak sustatu asmo du esperientziak –curriculumaren barrukoak zer curriculumetik kanpokoak– eraberritzea dakarten hainbat proiektu taxutu daitezen eta, gero, aurrera eraman daitezen, ondorengo alorrei dagokienez:
  • Elkarlaneko ikaskuntza.
  • Ikaskuntza esanguratsua.
  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
  • Bizikidetzako ereduak eta arauak eguneratzea ikastolan.
  • Familiekiko harremanak.
  • Antolakunde barruko harremanak.
  • IKTetan oinarrituriko baliabide didaktikoak (erabilera eta/edo diseinua).
  • Ebaluatzeko eta ikasleei laguntzeko metodo berriak.
  • Ikasteko testuinguru birtualak.
  • Ekimenaren sustapena.
  • Eskolako Agenda 21.
  • Euskal kultura.
  • Ideiak adierazteko eta komunikaziorako trebetasunak.
  • Gorputz-adierazpena.
  • Zientziarako eta teknologiarako bokazioak sustatzea.

    Besteak beste.
Nork parte har dezake?:
IDEIEN DEIALDIA hiru modutan parte hartzeko antolaturik dago:
Irakasleak: Hezkuntza-berrikuntzako ideiak eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.  Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Familiak:   Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Ikasleak:   Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Nahiz eta, formalki, irakasleek aurkeztu ahal izango dituzten proposamenak deialdi honetarako, ekimenen sorburu familien eta ikasleen ardurak –bai eta beste pertsona interesdun batzuenak ere– izan daitezke, komunikazio-bide formal baten bitartez (elkarrizketak, inkestak, bilerak eta Lauaxeta Ikastolak bideraturiko baterako beste jarduera batzuk) zein bide ez-formal baten bitartez.

IDEIEN DEIALDIA ren oinarriak ikusi eta deskargatzeko sakatu hemen.

Parte hartzeko (Lauaxeta Ikastolako irakasleentzat soilik) formulario hau bete online bidali 2011ko azaroak 25eko arratsaldeko 16:00ak baino lehen.