2011-10-27

Berrikuntzarako ideien deialdia



Lauaxeta Ikastolako hezkuntza berrikuntza indartzeko esparru berria
Gure ikastetxean hezkuntzari eta prestakuntzari dagozkion alderdi guztietan berrikuntza sustatzeko xedez, Lauaxeta Ikastolak IDEIEN DEIALDIA abian jartzen du. Deialdiak gure ikastolako irakasleentzat irakasteko eta ikasteko esperientziak hobetzera bideraturiko proposamen berritzaileei laguntza eta aitortza emateko sistema bat eskaintzen du.

IDEIEN DEIALDIAren bitartez, Lauaxeta Ikastolak sustatu asmo du esperientziak –curriculumaren barrukoak zer curriculumetik kanpokoak– eraberritzea dakarten hainbat proiektu taxutu daitezen eta, gero, aurrera eraman daitezen, ondorengo alorrei dagokienez:
  • Elkarlaneko ikaskuntza.
  • Ikaskuntza esanguratsua.
  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
  • Bizikidetzako ereduak eta arauak eguneratzea ikastolan.
  • Familiekiko harremanak.
  • Antolakunde barruko harremanak.
  • IKTetan oinarrituriko baliabide didaktikoak (erabilera eta/edo diseinua).
  • Ebaluatzeko eta ikasleei laguntzeko metodo berriak.
  • Ikasteko testuinguru birtualak.
  • Ekimenaren sustapena.
  • Eskolako Agenda 21.
  • Euskal kultura.
  • Ideiak adierazteko eta komunikaziorako trebetasunak.
  • Gorputz-adierazpena.
  • Zientziarako eta teknologiarako bokazioak sustatzea.

    Besteak beste.
Nork parte har dezake?:
IDEIEN DEIALDIA hiru modutan parte hartzeko antolaturik dago:
Irakasleak: Hezkuntza-berrikuntzako ideiak eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.  Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Familiak:   Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Ikasleak:   Aurkeztutako proposamen guztiak balioztatuko dituzte, haiek aurrera eramateko lehentasun-ordena bat ezartzen laguntze aldera.
Nahiz eta, formalki, irakasleek aurkeztu ahal izango dituzten proposamenak deialdi honetarako, ekimenen sorburu familien eta ikasleen ardurak –bai eta beste pertsona interesdun batzuenak ere– izan daitezke, komunikazio-bide formal baten bitartez (elkarrizketak, inkestak, bilerak eta Lauaxeta Ikastolak bideraturiko baterako beste jarduera batzuk) zein bide ez-formal baten bitartez.

IDEIEN DEIALDIA ren oinarriak ikusi eta deskargatzeko sakatu hemen.

Parte hartzeko (Lauaxeta Ikastolako irakasleentzat soilik) formulario hau bete online bidali 2011ko azaroak 25eko arratsaldeko 16:00ak baino lehen.