2011-09-22

Robotika gela berria

Martxan dago Lauaxetako Robotika gela berria. Berrikuntzarekin, teknologiarekin eta robotikaren hezkunztarekin benetako konpromezu bat suposatzen du horrek. Hasiera baten, LEGO Mindstorm proiektuan parte hartzen duten ikasle guztiek erabiliko dute  gela batez ere, aukera bikaina baita etorkizuneko teknologietan ikasleak aritzen joateko.
Ikasten disfrutatzeko aukera bikaina beraz.






Zelaietako erakusketa

Badoa astea aurerra eta DBH 3. mailako ikasleek Zornotzako Zelaieta zentroan antolatu duten erakusketa arrakastatsua izaten ari da. Egunero Zornotzako ikastetxe bat etorri da bisitan eta rratsaldeetan ere zabalik egon da gainontzeko herriarrentzat. Hori gutxi balitz inguruko komunikabideetan ere agertu da.
Zorionak beraz ikasleei eta segi horrela.

http://www.deia.com/2011/09/22/bizkaia/duranguesado/renovar-energias

Eta gaur gauean, 20:30etan Canal Bizkaian ere botako dute erakusketaren inguruko erreportaia.

2011-09-19

Zelaieta zentroko erakusketa

Lauaxeta iikastolako DBH 3. mailako ikasleak iaz hasitako Energiaren proiektuari amaiera emango diote aste honetan zehar Zornotzako ZElaieta zentroan egingo duten erakusketarekin.


Proiektuak 2 asteetako iraupena izan zuen eta ikasgai guztiak aritu ziren elkarlanean. Ikasleen esanetan oso atsegina da horrela ikasi eta lan egitea.



2011-09-06

Kurtso hasiera

Ongi etorriak ikasturte berrira. Oporrak primeran pasatu dituzue ziurrenik eta orain kurtsoa hastear dagoenean atzera begiratzeko joera daukagu sarritan. Lasai egon, ikasturte honetarako helburu bikainak jartzen baditugu eta horretarako lan egiten badugu, arrakasta izango dugula ez dago inolako zalantzarik.
Animo beraz eta ongi etorriak berriro ere!