2014-03-27

HOBETO IKASI DAGIZUN/ PARA QUE ESTUDIES MEJOR

Hona hemen baliagarri izan daitekezan teknika batzuk.
Accede a un reopilatorio de técnicas de interés:
Para estudiar mejor


2014-03-25

ZELAN LASAITU AZTERKETETAN?/ ¿CÓMO CONTROLAR LOS NERVIOS ANTE UN EXÁMEN?

Gure gazteak azterketen aurreko egunetan dagoz eta horreri lotuta, euretariko asko, urduri sentitzen dira. Zelan lasaitu azterketen aurrean? Zelan heldu emaitz hobeak lortzeko baliagarri izango jakun lasaitasun horretara? Hona hemen aholku batzuk/

Algunos de nuestros alumnos-as se encuentran en los días previos a exámenes y debido a ello, muchos de ellos-as se sienten nerviosos. ¿Cómo tranquilizarse? ¿Cómo llegar a la emocionalidad más adecuada para lograr los mejores resultados posibles? Accede algunos consejos de interés:

¿Cómo controlar los nervios ante un exámen?



APP-EN BIDEZ INGELESA HOBETU NAHI?/ PARA MEJORAR TU INGLÉS, A TRAVÉS DE UNOS APPS...

Hona hemen, zure ingelesa hobetzeko baliagarri izan daitekezan app batzuk/
Accede a algunas apps de interés para mejorar tu nivel de inglés:
Cambridge English apps
http://www.cambridgeapps.org/



2014-03-24

ZUHAITZ EGUNA LAUAXETA IKASTOLAN

Joan den zapatuan, martxoak 22, Lauaxeta Ikastolan zuhaitz eguna ospatu zen. Bertan Eskola Agenda 21eko ekintzak gogoratzeaz gain, urteroko zuhaitz landaketa, landara banaketaeta eta dantza egon zan. Urtero bezala egun bikaina hurbildutako ikasle eta gurasoentzako.










 


El pasado sábado 22 de marzo, se celebró el Zuhaitz Eguna en Lauaxeta Ikastola.
Además de servir de recordatorio para las actividades que se desarrollan desde Agenda 21, se repartieron plantas, pudimos disfrutar de euskal dantzak, ... como en ediciones anteriores, ¡un día del que disfrutar alumnos-as y familias en Lauaxeta Ikastola!

ASTE KULTURALA, LAUAXETA IKASTOLAN/ SEMANA CULTURAL EN LAUAXETA IKASTOLA

Pasatako martxoak 20 eta 21ean, Lauaxeta Ikastolan hainbat ekitaldi izan doguz, XVI. Aste Kulturala dala eta. Guztietan, ondo pasatzeaz gain, gure ikasleek euren gaitasun artistikoak erakusteko aukera izan dabe!
  • Kirol ginkana
  • Ginkana kulturala
  • Play back-a
  • Gai ezberdinei buruzko tailerrak: airsoft, defentsa pertsonala, magia, masajea, tai chi, yoga, kirol eskalada, funky...
  • Entzunaldia
  • Show-a...
Gure ilusioa eta ahaleginak (bai ikasle eta irakasleenak) ezinbestekoak izan dira guztia antolatzeko, gauzatzeko eta disfrutatzeko! Zorionak denoi!


El pasado 20 y 21 de marzo, con motivo de la XVI Semana Cultural, hemos desarrollado muchas actividades en Lauaxeta Ikastola. Los alumnos-as, además de pasarlo estupendamente, ¡han tenido ocasión de demostrar sus dostes artísticas! Entre otras, se han realizado:
  • Ginkana deportiva
  • Ginkana cultural
  • Play back
  • Talleres diversos: airsoft, defensa personal, magia, masaje, tai chi, yoga, escalada, funky...
  • Audicióon
  • Show... 
Nuestra ilusión y esfuerzos (tanto de alumnos-as como de profesores) han sido importantes para organizar todo, llevarlo a cabo y finalmente, disfrutarlo! Zorionak a todos-as!

2014-03-20

EUSKAL KULTURAREN INGURUAN.../ SOBRE LA CULTURA VASCA

Atzoko egunean, DBH3.eko ikasleek, maila honetako Unitate Interdiziplinarra dala eta, Juan Antonio Urbeltz antropologo eta Euskal Kulturan adituaren hitzaldia entzuteko aukera izan eben. Gaia: kultura eta komunitatea.

En el día de ayer, alumnos-as de 3º de ESO, en el marco de la Unidad Interdisciplinar que desarrollan, tuvieron ocasión de asistir a la conferencia de Juan Antonio Urbeltz. El antropólogo y experto en Cultura vasca, compartió con nosotros reflexiones en torno a la cultura y la comunidad.

ENERGIA AURREZTEN.../ AHORRANDO EN ENERGÍA...



Aurreko egunetan, Energiari buruzko Zeharkako Unitate Didaktikoa izan dogu martxan DBH 2. mailan. Bi astetako iraupena izan dau eta aurten proposatutako izenburua hau izan da: Baietz energia gutxiago kontsumitu! Honen barruan ikasleei eskatu jaken erronka, euren etxeko energia kontsumoa %20an murriztea da, 40 €-ko aurrekontuarekin.
Erronka horretaz gain, eduki batzuk landu dira eta baita ere tresna edo metodo batzuk:
  • Arazoen ebazpena.
  • Talde lan kooperatiboa.
  • Maketa baten eraikuntza.
  • Aurkezpenak nola egin.
  • Bideoen muntaia.
Eta entregatu beharrekoen arten:
  1. Etorkizuneko etxebizitzaren maketa bat (energiaren erabilpen egokia egiten duena). 
  2. Etxean egin dituzun aldaketak eta hobekuntzak laburbiltzen dituen bideo bat. 
  3. Bi aste hauetan zehar landutako informazio guztiaren eta egindako lan guztiak batzen dituen portafolioa. 
  4. Lan guztiaren ahozko aurkezpena. 
  5. Aurkezpenarekin batera aurkeztu beharreko power point bat.
Euren esanetan, gauza asko ikasteaz gain, oso dibertigarria izan da!
























Los días pasados, los alumnos-as de 2º de ESO han estado inmersos en la Unidad Interdisciplinar sobre energía. Durante dos semanas yy bajo el título de "¡A que somos capaces de consumir menos energía!", les pusimos el reto de rebajar la factura de la luz de sus hogares en un 20%, empleando para ello, un presupuesto de 40 €.
Para conseguir el reto, hemos trabajdo diferentes aspectos conceptuales con ellos. Más allá de estos, han aprendido también diferentes técnicas y métodos:
  • Resolución de problemas.
  • Trabajo en equipo.
  • Construcción de maquetas.
  • Cómo realizar presentaciones
  • Montaje de videos.
Y entre los entregables:
  1. Maqueta de una vivienda del futuro (que realice un uso adecuado de la energía).
  2. Un vídeo resumen sobre cambios y mejoras realizadas en el hogar. 
  3. Portafolio recopilatorio de la infomación y trabajos recabados a lo largo de las dos semanas. 
  4. Presentación oral del trabajo. 
  5. Power point de presentación del proyecto.

2014-03-19

ZORIONAK AITA!


NI ETA ETORKIZUNA.../ YO Y EL FUTURO...


Zer izan nahi dozu etorkizunean? Gure gazteei sarritan, galdera hau egiten deutsegu. Batzuk euren zaletasunei buruzko ideia argiagoak daukez, beste batzuk, oraindik ez dakie zer daben gustoko. Nagusiagoei ere gertatu izan jaku, denpora aurrera joan ahala eta norbere burua hobeto ezagutuz, gure interes, zaletasun eta gustoak ere hobeto ezagutu doguzala.
Baina gauza da, orainean eta euren burua momentu honetan ezagutzen dabenaren arabera, iadanik erabakiak hartu behar dabezala: batxilergoan ze modalitate ikasiko dot? batxilergoa amaituta, zer ikasiko dot?
Erabaki honeetan laguntzeko DBH4. eta Batxilergo 2.mailatan, proiektu batzuen bitartez, ekintza ugari gauzatzen ari gara.

Gai hau lantzeko, DBH 4. mailari dagokionez,  UDIN4 proiektu interdiziplinarra eratu dabe irakasleek. Bere titulu edo izena,  erabat esanguratsua: “Eta hurrengo urtean zer? eta Nondik gatoz eta nora goaz?”.
Eurekaz elkarrizketa bat izatea interesgarri eritzi deutsogu, gehiago jakiteko.
Zein da proiektu honen helburua?
Helburua bikoitza da, alde batetik ikasleen hurrengo ikasturteari begira aukeraketa on bat egiten laguntzea eta horretarako beharrezko daben informazio guztia emotea eta bestetik, Ikastolan momentu honetararte egindako ibilbidearen inguruko hausnarketa egitea eta etorkizunari ateak zabaltzea. Zikloa iztea eta ziklo berria zabaltzea.

Antolaketari dagokionez, ihazko ikasturtetik hona, aldaketak egon dira ezta? Zeintzuk azpimarratuko zeunkiez?
Hala da, aurreko urteetako proiektuak ez dabe etenaldirik denporan zehar, baina aurtengoak, bilatzen dauzan helburuak direla eta, kurtsorako bi momento ezberdinetan garatzen da. Lehenengo zatia ikasleek aukeraketa prozesua egiten daben momentuan garatzen da eta bigarren zatia kurtso amaieran.
Horrez gain, aurreko urteetako proiektuak kurrikulo aldetik landu nahi diran edukiekaz euken lotura gehiago, aurtengoak aldiz, ikaslearen orientazio prozesuagaz eta garapen pertsonalagaz dauka gehien bat lotura.
Eta zelan baloratzen dabe ikasleek proiektu hau?
Ikasleek positiboki baloratzen dabe proiektua, azken finean daukezan zalantza konkretuak argitzen laguntzen deutselako.  Oso proiektu esanguratsua da eurentzat eta erabilgarritasun asko ikusten deutse. Aukera ezberdinak, esperientziak eta bizitza bide bat direla ikusteko balio deutse eta leku ezberdinetara heltzeko aukera ezberdinak dagozala.
Zein da zuen ustez gehien gustatu jaken ekintza?
Batez ere guraso eta ikasle ohien hitzaldia. Lehen eskutik jasotako esperientzia ezberdinak entzutea oso gustoko dabe, eta era berean gertuko eta esanguratsuak dira eurentzat. Kasu errealak dira, ez dira teorian soilik gelditzen diren azalpenak eta eurentzako testigantza hori jasotzea oso baliagarria da. Aldi berean, ikasgelan irakasleaz gain beste pertsona batzuk sartzea eta euren esperientzia pertsonalak azaltzea oso positiboki baloratzen dabe.
Eta... Ikasturte amaierarako zeozer aurreratu daikezue?
Kurtso amaierako proiektuan ikasleei Ikastolan egindako ibilbidearen berrikusketa bat egitea eskatuko jake. Azken finean ikasleak lortu eta egindako guztiaren balorazio bat egitea da helburua eta bide batez, Ikastolan amaitzen duten DBHko etapa agurtzea. Horretarako ikasleek produkzio artistiko bat sortzen dabe, talde bakoitzaren bizipenak eta emozioak errepresentatuz.
Beste barik, ba, eskerrikasko, zuen azalpenengaitik eta aurrera!
Eskerrikasko.

¿Qué quiero ser de mayor? Una pregunta que se hacen muchos de nuestros alumnos-as llegados a cierta edad.

Con la intención de ayudarles a identificarlo y a tomar la decisión respecto a qué estudios cursar,  hemos desarrollado dos proyectos en 4º de ESO y 2º de Bachiller.

A los alumnos/as les resulta de gran utilidad escuchar testimonios de primera mano, de padres, madres y ex alumnos-as que han pasado por su misma situación y quieren compartir su experiencia con ellos.

Por otro lado, este proyecto les ayuda también a valorar su paso por la ESO y a cerrar esta etapa, para dar inicio a la siguiente, plasmando sus sentimientos, en una creación artística.