Zer izan
nahi dozu etorkizunean? Gure gazteei sarritan, galdera hau egiten deutsegu.
Batzuk euren zaletasunei buruzko ideia argiagoak daukez, beste batzuk, oraindik
ez dakie zer daben gustoko. Nagusiagoei ere gertatu izan jaku, denpora aurrera
joan ahala eta norbere burua hobeto ezagutuz, gure interes, zaletasun eta
gustoak ere hobeto ezagutu doguzala.
Baina gauza
da, orainean eta euren burua momentu honetan ezagutzen dabenaren arabera,
iadanik erabakiak hartu behar dabezala: batxilergoan ze modalitate ikasiko dot?
batxilergoa amaituta, zer ikasiko dot?
Erabaki
honeetan laguntzeko DBH4. eta Batxilergo 2.mailatan, proiektu batzuen bitartez,
ekintza ugari gauzatzen ari gara.
Gai hau
lantzeko, DBH 4. mailari dagokionez,
UDIN4 proiektu interdiziplinarra eratu dabe irakasleek. Bere titulu edo
izena, erabat esanguratsua: “Eta hurrengo urtean zer?
eta Nondik gatoz eta nora goaz?”.
Eurekaz
elkarrizketa bat izatea interesgarri eritzi deutsogu, gehiago jakiteko.
Zein da proiektu honen helburua?
Helburua
bikoitza da, alde batetik ikasleen hurrengo ikasturteari begira aukeraketa on
bat egiten laguntzea eta horretarako beharrezko daben informazio guztia emotea
eta bestetik, Ikastolan momentu honetararte egindako ibilbidearen inguruko
hausnarketa egitea eta etorkizunari ateak zabaltzea. Zikloa iztea eta ziklo
berria zabaltzea.
Antolaketari dagokionez, ihazko ikasturtetik hona, aldaketak egon dira
ezta? Zeintzuk azpimarratuko zeunkiez?
Hala da,
aurreko urteetako proiektuak ez dabe etenaldirik denporan zehar, baina
aurtengoak, bilatzen dauzan helburuak direla eta, kurtsorako bi momento
ezberdinetan garatzen da. Lehenengo zatia ikasleek aukeraketa prozesua egiten
daben momentuan garatzen da eta bigarren zatia kurtso amaieran.
Horrez gain,
aurreko urteetako proiektuak kurrikulo aldetik landu nahi diran edukiekaz euken
lotura gehiago, aurtengoak aldiz, ikaslearen orientazio prozesuagaz eta garapen
pertsonalagaz dauka gehien bat lotura.
Eta zelan baloratzen dabe ikasleek proiektu hau?
Ikasleek
positiboki baloratzen dabe proiektua, azken finean daukezan zalantza konkretuak
argitzen laguntzen deutselako. Oso
proiektu esanguratsua da eurentzat eta erabilgarritasun asko ikusten deutse.
Aukera ezberdinak, esperientziak eta bizitza bide bat direla ikusteko balio
deutse eta leku ezberdinetara heltzeko aukera ezberdinak dagozala.
Zein da zuen ustez gehien gustatu jaken ekintza?
Batez ere
guraso eta ikasle ohien hitzaldia. Lehen eskutik jasotako esperientzia
ezberdinak entzutea oso gustoko dabe, eta era berean gertuko eta esanguratsuak
dira eurentzat. Kasu errealak dira, ez dira teorian soilik gelditzen diren
azalpenak eta eurentzako testigantza hori jasotzea oso baliagarria da. Aldi
berean, ikasgelan irakasleaz gain beste pertsona batzuk sartzea eta euren
esperientzia pertsonalak azaltzea oso positiboki baloratzen dabe.
Eta... Ikasturte amaierarako zeozer aurreratu daikezue?
Kurtso
amaierako proiektuan ikasleei Ikastolan egindako ibilbidearen berrikusketa bat
egitea eskatuko jake. Azken finean ikasleak lortu eta egindako guztiaren
balorazio bat egitea da helburua eta bide batez, Ikastolan amaitzen duten DBHko
etapa agurtzea. Horretarako ikasleek produkzio artistiko bat sortzen dabe,
talde bakoitzaren bizipenak eta emozioak errepresentatuz.
Beste barik, ba, eskerrikasko, zuen azalpenengaitik eta aurrera!
Eskerrikasko.
¿Qué quiero ser de mayor? Una pregunta que se hacen muchos
de nuestros alumnos-as llegados a cierta edad.
Con la intención de ayudarles a identificarlo y a tomar la
decisión respecto a qué estudios cursar,
hemos desarrollado dos proyectos en 4º de ESO y 2º de Bachiller.
A los alumnos/as les resulta de gran utilidad escuchar
testimonios de primera mano, de padres, madres y ex alumnos-as que han pasado
por su misma situación y quieren compartir su experiencia con ellos.
Por otro lado, este proyecto les ayuda también a valorar su
paso por la ESO y a cerrar esta etapa, para dar inicio a la siguiente,
plasmando sus sentimientos, en una creación artística.