Zalantza izaten da ea etxeko txikiei gosari osasuntsu bat ematen diegun ala
ez. Zergaitik gosaldu behar hori, nahi ez badute? Denok dakigun moduan, gosaria
eguneko jatordurik garrantzitsuena da. Baina badakigu zergaitik?
Zer gertatzen zaie PSP bati, mobilari... bateria agortzen zaienean?
Kargatzen ipini behar dira, bestela ez dute funtzionatzen, energia agortu
zaielako. Guri, gauza bera gertatzen zaigu janariarekin. Elikagaiek energia
ematen digute, eguna indarrez hasteko.
Gauean zortzi edo bederatzi ordu inguru pasatzen ditugu lo, jan barik eta gure
erreserbak agortzen dira. Gosariak, behar dugun energia hori ematen digu;
klasean edo lanean erne egotera laguntzen digularik. Gainera, bertan hartzen
ditugun elikagaiak, eguerdiko jatordura gose gabe heltzen laguntzen gaitu.
Baina, ze eduki behar du gosari oso batek?
- Esneki edota esnegaiak: Ezinbestekoak dira, esnekien osagairik inportanteena kaltzioa da, honek hezurren formakuntzan ezinbestekoak dira. Eta umeen hezurrak, egunero hasten ari dira.
- Karbohidratoak: Gailetak, ogia, madalenak, bizkotxoak, etb. Bizkotxoak eta magdalenak etxean egiten baditugu, hobeak izango dira; produktu industrialak koipe eta azukre gehiago izaten dituztelako.
- Fruta eta zukuak: Frutek bitamina asko dituzte, eta beharrezkoak dira geure formakuntzarako. Ez bazaizkigu fruta osoak gustatzen (sagarra, laranja...), zuku moduan barneratu ditzakegu. Frutak tartekatzen saiatu behar gara, aniztasuna edukitzeko. Eta gainera, fruta bakoitzak bitamina desberdiñak ditu. Egunean zehar fruta lehor batzuk ere oso egokiak dira.
Askotan umeek ez dute gosaltzeko gogorik, edo askotan denbora justuagaz
jaikitzen dira, eta edozer gosalduta nahiko dela uste dute. Kontutan izan
beharrekoa, gure umeak denbora eta
lasaitasunez gosaldu behar dute, ez arineketa baten eta protestan. Beraien
interesa lortzeko, gosaria beraiekin prestatzea sustatu daiteke; horrela,
ohitura barneratuz. Honela helduko da eguna geuk ezer esan gabe bakarrik
prestatuko dutena.
Beste ideia bat, umeari gosaltzera bultzatzeko aurreko egunean egindako
bizkotxo, madalenak... gosarian jartzea da. Horrela, norberak egindako hori,
gustora eta harro gosalduko dute.
Umeei oihuka egitea ekidin behar da, nahiz sarri gu mugararte eramaten
gaituen. Lasaitasunez eta kontradikzio gabe eman behar dira mezuak. Azkenik,
gosaltzearen azken pasusua hortzak garbitzea da eta prest daude egunari gogor
ekiteko!!!