2014-11-07

GURE IKASLE IDAZLEAK


Pasadan barikuan, urriak 17an, gure 12 ikasle, BECen izan ziran,guztien artean  idatzi daben liburuaren aurkezpenean.
Helena Gorroño, Irene Zarrabeitia, Markel Hernandez, Jose Mari Villa, Ainhoa Larreategi, Ane Atxutegi, Ane Rafols, Nerea Pereda, Leire Davila, Mirari Cimadevilla, Irati Zallo eta Alaitz Peña 16-17 urte bitartekoak danak, “Klarinete Zaharra” liburua aurkeztu eben. Liburuak, intergenerazioa eta beraz nagusi eta gazteeeen arteko hartuemonaren aberastasuna isladatu nahian, Emilioren bizitza erakusten deusku.  Azken baten, danok daukagu bata bestearengandik gauza asko ikasteko aukera.
Liburuko pasarte bakoitzaren atzean, ikasle-idazle bat izan da eta bere izakera eta idazteko era. Guztien artean, alkarlana baita, guztien pasarte ezberdinak, histori bardin baten haría izatea beharrezkoa zan eta.
Liburua dokumentatu eta kronologikoki kokatu ahal izateko, hainbat elkarrizketa egin dabez adin nagusiko pertsonengana hurbilduz.
Ikasleen koordinazioan eta edizio lanetan, Nahikari eta Iban, euren irakasleak.
Eta ikasle eta irakasleen artean, amankomunean, bokazioa, motibazioa, alkarlana eta ahalegina.
Ondorioa eta paperak isladatzen dauena: adierazteko gaitasuna, sormena, talde lana, solidaritatea, irudimena… eta azken baten, gure gazteen balioa!
Liburua lortzeko:
Google Play bidez:  
Amazon bidez:
iTunes Store bidez, liburuen atalean, "El viejo clarinete" edo "Klarinete zaharra" bilatuz.