2014-11-07

LAUAXETA IKASTOLAK, ESKOLA JASANGARRIAREN BARRIZTAPENA LORTU DAU



Iñigo Urkullu Lehendakariak burututako eta Kursaal en ospatutako ekitaldian, Lauaxeta Ikastolak, 2010ean lortutako Eskola Jasangarriaren akreditazioaren barriztapena jaso dau.



Eskola Jasangariaren akreditazioa, 5 urtez Eskola 21 Agendan jardun ondoren, akreditazio honetara aurkeztu eta kanpo auditoria bat gainditzen daben eskola edo ikastolek lortzen daben ziurtagiria da. Kanpo auditoria honetan, ikastetxeko ikasle, famili eta irakasleak dagoz.
Lauaxeta Ikastolak, 2010.ean jaso eban lehenengoz Eskola Jasangarriaren akreditaazioa eta 4 urtez barriztatzen dan heinean, 2014.en urte honetan, barriztapen honetara aurkeztu eta gainditu dau.
Ziurtagiri honek, ikastolaren konpromezu bikoitza erakusten dau ingurugiroarekiko: alde batetik ikastolaren kudeaketa ingurugiroaren Aldekoa dala eta bestetik, ikastolaren hezkuntzan ere ingurugiroaren aldeko hezkuntza gauzatzen dala.
Azken baten, hezkuntzaren bitartez etorkizuneko gizartea eraikitzen dogu eta bide honetatik, ezinbestekoa dogu ingurugiroa hezkuntzaren barne integratzea. Zorionak eta aurrera guztioi!