2012-01-16

Gazteak eta elkarbizitza

Lauaxeta ikastolako DBH 1. mailako ikasleak herri mailako Elkarbizitza hobetzea helburu duen proiektu bat garatzen ari dira. Proiektuak 64 ordutako iraupena du eta denbora horretan zehar, ikasleak beraien inguruko elkarbizitza nola hobetu dezaketen aztertzen dute. Proiektua aurrera ateratzeko Durangaldeko eta Bilbo aldeko etorkin ezberdinek parte hartzen dute, eta beste batzuen artean Ellakuria Fundazioaren kolaboratzen du proiektuak.

Azpimarratzekoa da proiektuak planteatzen duen metodología berezia, izan ere 64 ordu horietan zehar, ikasleek ez dute ohiko klase banaketarik izaten, eta ikasgai guztiek era koordinatu baten la egiten dute elkarbizitza nola hobetu daitekeen inguruan sakonduz. Era honetara ikasleek diziplina guztiak eguneroko bizitzarako beharrezkoak direla konturatzeaz gain, ikasketa askoz ere esanguratsuagoak ematen dira, proiektuak lortzea nahi dituan elkarbitzarako helburuak ulergarriagoak eta esanguratsuagoak eginez. Multidiziplina proiektuetaz ari gara beraz.

Proiektua etorkin ezberdinen bisitarekin hasten da, beraiek direlarik proiektuari hasiera eman eta ikasleei hurrengo bi asteetan zehar egin beharko dutena azaltzen diotenak. Etorkinekin hartu eman honen ostean ikasleak lanean jartzen dira 2 asteetan zehar, disciplina guztietako edukiak eta helburuak jorratzen dituzten atazak eta ekintzak garatuz. Proiektuaren azken egunean, eta etorkinekin berriro ere, ikasleek egindako lan guztia eta ikasitako guztia erakusten dute aurkezpen ikusgarri batekin, “world café” eta mahai borobilak garatuz  baita ere.

Ikasleen balorazioa oso positiboa izateaz gain, goraipatzekoa da ikasleek azpimarratzen dituzten ikasketak, ohiko edukietakoez gain, euren jarreretan ematen direnak direla, elkarbizitza hobetzeko aspektu asko ulertu eta abrneratzeaz gain ulertu eta praktikan jartzeko aukera izan dutelako.