Iñigo Urkullu
Lehendakariak burututako eta Kursaal en ospatutako ekitaldian, Lauaxeta
Ikastolak, 2010ean lortutako Eskola Jasangarriaren akreditazioaren barriztapena
jaso dau.
Eskola
Jasangariaren akreditazioa, 5 urtez Eskola 21 Agendan jardun ondoren,
akreditazio honetara aurkeztu eta kanpo auditoria bat gainditzen daben eskola
edo ikastolek lortzen daben ziurtagiria da. Kanpo auditoria honetan,
ikastetxeko ikasle, famili eta irakasleak dagoz.
Lauaxeta
Ikastolak, 2010.ean jaso eban lehenengoz Eskola Jasangarriaren akreditaazioa
eta 4 urtez barriztatzen dan heinean, 2014.en urte honetan, barriztapen
honetara aurkeztu eta gainditu dau.
Ziurtagiri
honek, ikastolaren konpromezu bikoitza erakusten dau ingurugiroarekiko: alde
batetik ikastolaren kudeaketa ingurugiroaren Aldekoa dala eta bestetik,
ikastolaren hezkuntzan ere ingurugiroaren aldeko hezkuntza gauzatzen dala.
Azken
baten, hezkuntzaren bitartez etorkizuneko gizartea eraikitzen dogu eta bide
honetatik, ezinbestekoa dogu ingurugiroa hezkuntzaren barne integratzea. Zorionak eta aurrera guztioi!