Aurreko astean, DBH 1. mailako ikasleak Caritas-eko kide
batzuk antolatutako hitzaldi eta ekintzetan parte hartu dabe, lantzen ari diren
Inmigrazioaren fenomenoari buruzko multidiziplina proiektuaren baitan.
Euren jarrera aipatzekoa izan zan eta ikasteko aukera
berri hau ondo aprobetxatu ebela esan beharra dago.
Multidisziplina proiektuok oso interesgarriak
deritzoguz. Azken baten, nahiz eta ikasketak materia edota ikasgai ezberdinetan
bananduta egon, disziplina-aniztasuna lantzea garrantzitsua da. Ikasleak,
dakien guztia konektatu eta arazo bateri konponbidea bilatzeko gai izatea
funtsezkoa bait da bere garapen pertsonalean. Bizitzan horrela da eta, dakigun
dana aplikatuz, esku artean darabilgunari aurre egin eta irtenbideak edo
hobekuntzak bilatu.