2012-12-14

STORYTELLING EDO KONTU-KONTARI

Zenbat aldiz egin dozu negar historio polit edo triste baten ondorioz? Ez dozu uste benetako historioek gure jakin-mina pizten dabela?
Storytelling-a, kontu edo historio bat kontatzea da, beronen bidez ondorio batzuk atara eta ikasketa bat lortzeko asmoz.
Kontuak ez dira umeentzako aisialdi bat soilik, kontuen bidez, bai umeek eta baita helduagoek ere, gauzak bizitzeko aukera lortu daikegu eta zentzu honetan, bizi-esperientzi horreri loturiko ikasketa bat lortu. Hau kontutan izan ezkero, storytelling-ak irakaskuntzan daukan erabilgarritasuna ondorioztatu daikegu. 

Teknika honen bitartez, ikasteko daukaguna erakargarriago bihurtzen da eta lortzen dan ikasketa, barneratu egiten da. Zergaitik? Emozioak bitarteko direla ikasten doguna hobeto gogoratzen dogulako. Horregaitik hain zuzen, gogoratzen doguz gugan eragin emozional handia izan dabezan gauzen datuak (amamak edo amak egiten eban arroz-esnearen usaina, amaren kroketen zapore paregabea, istripu batetan gertatutako gauzak, …).
Erderazko esamolde batek dinoan lez: “Dime y lo olvidaré, enseñame y lo recordaré, involúcrame y lo aprenderé”.

Gauzak gogoratzea, barneratzea, azken baten… benetako ikasketa bat lortzea… eta bitartean gainera ondo pasatzea badakar, zer eskatu daiteke gehiago!
Teknika hau martxan jarriz, Lauaxeta Ikastolan, LMH-an eta ingelesa bitarteko dala, kontu-kontari ekintza batzuk antolatu dira aste honetan bertan.