Lauaxeta Ikastolaren
bereizgarrietako bat berrikuntza dogu eta gaur egun teknologia berriak
berrikuntza proiektuen zerbitzura erabili daikeguz, beti ere ikasketa prozesua
hobetuz eta hezkuntza helburu izanez. Bestalde, gure ikasleak mundu
digitalerako prestakuntza izatea garrantzitsua dala uste dogu, euren
etorkizunean teknologia barriek izango daben presentzia dala eta.
Guzti hau kontutan
izanda, amaitu barri dogun 2013-2014 ikasturte honetan, hainbat proiektu garatu
doguz IKT edo teknologia barriak bitarteko dirala, ikasketa autonomo, aktibo
eta pertsonalizatuago bat lortuz.
Informazio eta
komunikaziorako teknologia ezberdinen artean, iPad-aren erabilera bera,
berrikuntza bat izan da ikasturte honetan, ondoko proiektuak lantzeko:
- Haur Hezkuntzako “Estimulazio goiztiarra“ proiektuan
- Lehen Hezkuntzako “Science“ proiektuan
- DBHko Komunikazio proiektuan
Puntu honetatik abiatuz,
datorren 2014-2015 ikasturtera begira, pausu bat gehiago emongo dogu eta LH 4.
eta DBH1go mailetan “1x1 iPad” proiektua martxan jarriko dogu. Maila honeetako
ikasle bakoitzak, iPad bat izango dau
eguneroko lanerako tresna bezala eta Lauaxeta Ikastolako Moodle
plataforma eta iTunes U plataforma app ezberdinekaz batera, izango dira ikasgai
ezberdinak lantzeko bideak.
Proiektu hau bideratzeko,
irakasleek iPad-aren inguruko formazio ofizial saio batzuk jaso dabez eta
aurrera begira, praktika onen tarte batzuk izango dabez, esperientzia hoberenak
elkartrukatzeko asmoz.
Aldi berean, maila
honeetako familiei dagokienez ere, formakuntza batzuk eskeiniko dira,
seme-alaben erronka barriak ulertu, dagokionean lagundu eta gurasoak eurak ere
IKTetan trebatzeko asmoz.
Lauaxeta Ikastolan, IKTei
emoten deutsegun garrantzia dala eta, iPad-aren inguruko proiektu honeek eta
orokorrean ikastolan erabiltzen doguzan teknologia barriak (Moodle, web-a, sare
sozialak, blog-ak, eskola 2.0., portatilak, …) koordinatu eta definitzeko
asmoz, IKT lan talde bat sortu barri dogu.
Azken baten, gaur eguneko
ikasleak aro digitalean jaioak doguz eta euren etorkizunerako prestakuntza eta
hezkuntza badoguz helburu, ezinbestekoa da teknologia barriei ere aditzea.
Informazio gehiago/
Más información: http://ipadproiektua.wix.com/1x1lauaxeta