Haurtzaro zein nerabezaroko
ohituren artean gozokien gehiegizko kontsumoa
nabarmentzen da. Hamaika kolore, zapore eta itxuratakoak ditugu baina denak ere
nutrizio balore oso gutxikoak eta horregatik, eguneko edozein ordutan jaten
ditugun hauek “jaki hutsak” legez kontsideratzen dira.
Gozokien esanahiarekin gehien lotzen diren artean hurrengoak
ditugu: Karamelu, gominola, txikle etab.
bere konposizioan, azukre eta gantzak nabarmentzen dira baina aditibo ugari ere badituzte. Txokolateak, kakao, azukre, esne,
manteka eta zuntzez osatuak. Eta “Snack”-ak, zeintzuen kaloria baloreak oso
altuak diren.
Gehiegi kontsumitzeak ondorioak ekar ditzake;
txantxarrak, alergiak, gehiegizko pisua eta abar.
DEBEKATU BEHAR OTE
DIRA?
Ez, umeek umeen
gauzak egin behar dituzte. Kontraesanekoa iruditu arren, sarritan aitzakia
bikaina dira ohitura egokiak indartzeko. “Ondo
portatu izanagatik, asteburu honetan azukre gabeko bi txikle jan ahal dituzu” esatea hobea da “medikuarenean negarrik egiten ez baduzu txupa-txups-a
emango dizut” esatea baino. Bigarren kasu honetan umeak gauzak
gaizki egingo ditu gurasoa “negoziaketara” behartuz. Mezu baikorrak ez-zuzenak eta iraganeko ekintzei lotuak badira
egokiagoak dira.
BERAZ, NOIZ ETA
ZELAN EMAN?
-Asteko gehienezko gozoki kantitate bat adostu behar da (urtebetetzeak,
asteburuak, etab.)
-Saiatu aukera egokia egiten: hobeak dira gutxiago pisatzen dutenak,
bolumen berdinean (umeak berdina ikusten du) kaloria gutxiago barneratuko
ditu.
-Saihestu “etengabeko pikatzea”: Bateratu eta jatordu ostean “postre bezala”. eman.
Hobeto mahaian, eztarriko trabamenduak ekiditzeko.
-Eta amaieran: Hortzak ondo garbitu
-Eta gogoratu: 4 URTETIK BEHERAKO
UMEEI EZ EMAN FRUITU LEHORRIK
#Lauaxetaikastola #educación