2013-02-28

"ETIKETAK" JARTZEA ARRISKUTSUA DA...

Gure seme-alabak jokaera batzuk daukez, baina horren ondorioz guk beraiei etiketa bat jartzea arriskutsua da. Zergaitik? Ez da bardina: "ez deutsozu lagunari zure jostailua itzi; gauzak lagunei iztea ona da, bestei laguntzea, zuk ere nahiko zendun bezala..." esatea edo "egoista bat zara" esatea.
Ekintza dana eta izatea bereiztu behar dira. Gauza bat da akzio batzuk egitea, eta beste bat horren ondorioz ni era konkretu batekoa izatea.
Azken baten, gutariko bakoitza egiten doguna baino askoz ere gehiago gara. Horretaz gain, gure seme/alabentzako, gu gara ispilua. Alde fisikoan ispiluak irudi bat bueltatzen deutsen moduan, izakera aldean, guk euren izaerari buruzko islada bat bueltatzen deutsegu eta horren arabera, gure seme/alabak euren autokontzeptua garatzen joango dira. Kontua izan dagigun ba, bere buruari buruz emoten deutsegun irudiaz, beraiengan orainean eta etorkizunean, eragina izango dau eta.

Las etiquetas se convierten en peligrosas. Es importante distinguir entre lo que nuestros hijos/a hacen o lo que nuestros hijos/as son. En definitiva, cada uno de nosotros/as somos mucho más de lo que hacemos y las etiquetas tienden a ser reduccionistas y en muchos casos nos limitan.
De la misma forma que el espejo devuelve a nuestros hijos/as su reflejo físico, nosotros les devolvemos el reflejo de su personalidad. Tengamos atención en ese sentido al reflejo que les devolvemos, puesto que les condicionará en su autonconcepto y así en su presente y futuro.


Ikusi:
http://www.educapeques.com/escuela-de-padres/el-peligro-de-etiquetar-como-evitarlo.html