#LauaxetaIkastola Blog honetan LauaxetaIkastolaren inguruko gertakari esanguratsuenak eta guraso moduan baliagarri izan daitekezan baliabideak irakurri ahal izango dozuz/ En este blog podrás tener acceso a acontecimientos más relevantes de Lauaxeta Ikastola, así como a recursos de utilidad como padre/madre
2013-02-07
SENTIMENDUAK ADIERAZTEKO GAITASUNA
Ba al dogu besteei gure sentimenduak adierazteko gaitasuna? Lotsa emoten deusku? Ba dakigu era egoki baten egiten?
Ez al da garrantzitsua norberak besteengan pizten doguzan sentimenduak jakitea?
Nola jakin egin dogun gauza bat oso garrantzitsua edota txarra izan dan albokoarentzat?
Guzti honek itzelezko eragina dauka gure harremanetan, gure ongizatean eta azken baten bizitzan lortzen doguza emaitzetan.
Horregaitik, txiki-txikitatik komeni da besteenganako emozioak adierazteko gaitasuna lantzea.
Horretarako erabiltzen dogu Lauaxetan, beste teknika batzuen artean, "Cariñograma".
Honen bitartez, ikasle batek, beste bateri, adierazi nahi deutsona idazten deutso eta emozioak lantzen doguz.