Lauaxeta
Ikastolako ikasleak, European Youth Parliament esperientziaren estatu mailako
fasera joango dira bigarren urtez, Euskadiren izenean/
Alumnos de Lauaxeta Ikastola pasan a la fase estatal del European Youth Parliament en representación de Euskadi, por segundo año consecutivo.
Ihaz
hasitako bide onari ekinez, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, estatu mailako fasera
joango dira. Koordinazio lanetan, ihaz Lauaxetatik parte hartutako 3 ikasle
haritzen dira, Europar gazte parlamentari izendatuak suertatu ziranak.
Gazteak doguz,
bizkaitarrak, prestakuntza handikoak, eleaniztunak eta kosmopolitak eta European
Youth Parliament-en estatu mailako ekitaldian parte hartuko dabe. Pausu bat
gehiago erakundearen nazioarteko foroan parte hartzeko bidean.
Ikastolako ikasleak Bilbon ospatuko dan
estatu mailako ekitaldian parte hartuko dabe, datozan apirilak 25 eta 28an eta
beste 20 ikastetxegaz izango dira ekitaldi horretan, Arizmendi ikastola barne.
Batxilergoko 16 eta 17 urtetako ikasleak,
Euskadi mailan ospatutako ekitaldia gainditu dabe ingelesez eta 3 minutu
ingurutan, europear legediari buruzko gai ezberdinak defendituz (inmigrazioa, energia,
barne eta kanpo politika, ekonomia, …) eta beste taldeen argudioak gaindituz.
Taldeak, froga ezberdinak “oso pozik”
gainditu ebazan, eta “era erakargarri batetan ikasteko aukera izan dabe,
ingelesa aberastu eta gaur eguneko gaietan sakonduz” Eneko Larrea eta Aitor
Pagaldai, taldearen koordinatzaile eta ikastolako irakasleen hitzetan.
Estatu mailako ekitaldia ere gaindituz gero,
europear mailan ikasten jarraitzeko aukera izango dabe.
Era honetan, ihaz hasitako bide onari ekiten
jako, ihazkoa izan bait zan Lauaxeta Ikastola esperientzi honetara aurkeztu zan
lehenengo aldia eta Europa mailan Euskadi ordezkatu eban ikastetxe bakarra.
ZORIONAK ETA AURRERA!