PopuLLar,
Europear Batasunak koordinatutako proiektu bat dogu. Bere asmoa, gazteen
zaletasuna eta ikasketa prozesua lotzea da. Zentzu horretan, musika eta
teknologia berriak bitarteko direla, hizkuntzen ikasketa, sormena, talde lana,
konpetentzi digitala… bultzatzen dauz proiektu honek.
Ehundik gora
dira Europa mailan iniziatiba honetan lanean dagozan gazteak. Bizkaian,
Lauaxeta Ikastola aitzindari da proiektu honetan eta proiektu honen barne, 1go
eta 2. Batxilergoko ikasle talde bi doguz lanean. Oier, Uxue, June, Leire,
Esti, David, Urtzi, Ane Mirari, Ane, Mikel, Jose Mari, Bego, Ainhoa, Leire,
Ane, Irati, Zuriñe, Aitor, Araitz, Aruna, Itxaso eta Irati doguz gure artistak!
Batzuk, iaz
ere parte hartu eben eta esperientzia gustau jakenez, errepikatu egiten dabe.
Iaz, “Buenos días Princesa” abestia erabili eben, eta aurten Luminers-en
“Ho-hey” eta Oasis-en “Whatever” izango dira aukeratutako abestiak. Eurekaz
izan dogu, elkarrizketa, sakonean:
Lauaxeta Ikastolaren izenean, aurten PopuLLar proiektuan parte hartuko
dozue. Zertan datza proiektu honek?
Edozein
abesti aukeratu eta beste hizkuntza batetatik gure ama hizkuntzara itzuli edota
euskeratik hizkuntza unibertsal batetara itzuli ondoren, bideoklip bat grabatu
behar dogu. Proiektuaren helburua bikoitza da hizkuntzei dagokienez: atzerritar
hizkuntza bat ezagutu eta erabiltzea eta gure ama-hizkuntza ezagutzera emotea.
Beraz bidean, gauza asko ikasten dozue ezta? Zer azpimarratuko zeunkie?
Ba bai… alde
batetik hizkuntza bera, baina aldi berean beste gauza asko: abesti bat
grabatzen (alde instrumentala, ahotsa eta irudia bereiztuz), behin grabatuta
internet bidez besteen eskura jartzen eta bidean… talde-kideekaz egin
beharrekoak koordinatzen, danok bait daukagu funtzio edo zeregin bat taldean.
Horretaz gain, abestia itzultzeak, sormen eta irudimen asko eskatu deusku, eta
oso ondo pasatu dogu.
Zer puntutararte deritzozue garrantzitsua hizkuntzak jakitea eta batez
ere ingelesa? Ze eragin izango dau zuen etorkizunean? Etorkizunerako
ezinbestekoa da beste hizkuntza batzuk menperatzea eta are gehiago unibertsalak
diran hizkuntzak, ingelesa adibidez.
Eta ze gauza positibo destakatuko zeunkez proiektu honetan parte
hartzetik? Zer ikasi dozue proiektu honetan? Gutariko batzuk badaukagu musikagaz zerikusi edo
zaletasuna, adibidez Oierrek badauka bere musika taldea (Oihu), baina gehienek
ez daukagu musikagaz lotura handirik. Proiektu honetan garrantzitsuena ez da
abesteko teknika, baizik eta hizkuntzaren inguruan, teknologien inguruan eta
talde-lanean egiten dan lana eta hori da gehien bat ikasi doguna.
Lana, gure
kabuz eta klase orduetatik kanpo egin dogu baina behar izan dogun heinean,
Iker, Iban eta Itxaso irakasleen laguntza ere jaso dogu.
Gainera,
esan dogun bezala oso ondo pasatu dogu eta horrela ikasi ahal izatea, zorte bat
da. Gomendagarria!