Ipar
Irlandako eta SEUPB (Europar Batasuneko programa berezien kudeaketarako
erakundea) erakundeko delegaritza bat, Euskadin dogu aste honetan,
instituzio eta gizarteko agente desberdinekaz kontaktua izateko, Europa mailan
elkarbizitza eta bakearen inguruan alkarlanean haritzeko asmoz.
Esperientzia, Eusko Jaurlaritzako Elkarbizitza eta Bake Idazkaritzaren eskutik
antolatu da.
Gure gazteen heziketak eta garapenak, lotura
zuzena dau gure gizartearen elkarbizitza eta bakeagaz. Zentzu horretan,
Irlandako delegaritza honek, gaur, urriak 23an, Lauaxeta Ikastola bisitatu
dau, hezkuntzaren inguruan gai honetara hurbiltzeko asmoz, Iñigo Urkullu Lehendakariak,
urriak 21ean harrera egin ondoren.
Lauaxeta Ikastolak, bere Elkarbizitza Planari
garrantzi asko emoten deutso eta honetan jada ibilbide sakona daroa, 93-94
ikasturtetik hona. Hain zuzen ere, pertsonak garatuz gizartea eraikitzea badogu
helburu, ezinbestekoa da ikasleengan
elkarbizitza eta bakearen aldeko balore eta jarrerak garatzea.
Era berean, Lauaxeta Ikastola, Eusko
Jaurlaritzaren 2013-2016 Bake eta Bizikidetza Planaren eta beronen “Adi-Adian”
programaren barnean eta berau hezkuntza arloan hedatzeko asmoz, elkarbizitzaren
inguruan lanean haritu da, gure historiaren esperientzia desberdinetara hurbilduz
eta beti ere indarkeriak, irtenbidetik aldendu egiten
gaituela ikasiz. Esperientzi hau, Giza Zientzietako departamentutik bultzatuz, Filosofia
ikasgaiaren barnean landu da, eduki kurrikularretan erabat murgilduta.
Azken baten,
indarkeri gabeko gizarte bat helburu badogu, gure ikasleak dira giltza, eurak
izango bait doguz etorkizuneko gizartearen parte eta gidari eta eurak bilakatu
behar doguz hitza eta konponbide bilaketetan adituak eta edozein kasutan,
indarkeriaren bidegabekeriaren ustekoak.
Ekitaldiak, ondoko egitaraua jarraituko dau:
9:30 - 10:00: Zuzendaritza taldearen harrera. Lauaxeta Ikastolako
Elkarbizitza Planaren eta “Adi-Adian” Eusko Jaurlaritzaren programaren
aplikazioari buruzko irizpide nagusiak.
10:00 - 11:00: Esperientziara gerturatuz:
· Esperientziagaz
lotura zuzena izan daben irakasleekaz solasaldia
Elkar bizitzaren alde, bakearen alde!!!