ESTATU MAILAKO HOGEITABOST
IKASTETXE DESBERDIN, LAUAXETA IKASTOLAN IZANGO DIRA, HEZKUNTZAN IPAD-AREN
ERABILERARI BURUZ
IKASTEKO ASMOZ
Ate Irekien ekitaldia,
datorren abenduak 11an izango da eta Estatu mailako Apple-en Hezkuntza
ordezkaria bertan izango da, baita instituzio eta gitzarteko ordezkaritza ere,
irakasleak ikasleak eurak izango diralarik.
Eguen honetan, abenduak 11an, Euskadin
ospatzen dan lehenengo Vision and Plan ekitaldian, Euskadiko, Cantabriako, Aragoiko, Madrid eta Bartzelonako hogeitabost
ikastetxe desberdinetako 50 zuzendari eta irakasle, Lauaxeta Ikastolan
izango dira, iPad-aren bitartez hezkuntza barriztatzen ikasteko asmotan.
Ekitaldia, erabat irekia izanik,
Lauaxetan bertan ospatzen da, berau bait da estatu mailan, iPad-a,
hezkuntza sistemaren zerbitzura erabiltzen dauan ikastetxe nagusienetariko bat. Pierre Cesisnki, estatu mailan, iPad-eko
hezkuntza arlorako ordezkaria, ekitaldian izango da, baita Bizkaiko Foru
Aldundiko Promozio Ekonomiko eta Innobasque-ko ordezkariak ere. Hezkuntzaren
etorkizunari buruzko irakasleak, kasu honetan, ikasleak eurak izango dira.
Atre
Irekien deialdiaren arrakasta kontutan izanda, bigarren ekitaldi bat antolatzeko da, lehenengorako lekuak 3 egunetan
bete eta bigarren ekitaldi baterako beste horrenbeste pertsona interesatuta
dagozala ikusirik.
Ate Ireki ekitaldi hau, datorren
abenduak 11-an ospatuko da, 9:00ak eta 13:00ak bitartean. Behin iPad 1x1
Lauaxeta proiektua sarrera gisa azaldu ondoren, bertaratuek, sei showroom edota
aurkezpen desberdin ikusteko aukera izango dabe, ikasleek eurak progagonista
izanik. Aldi berean, geletara sei bisita egingo dira, haur hezkuntzatik hasi
eta batxilergorarte egunerokoan iPad-a zelan erabiltzen daben, momentuan bertan
ikusteko aukera izanik.
Lauaxeta Ikastolak, gizartearenganako
dauan konpromisoagaz bat, beste ikastetxe batzuk barrikuntzaren ildotik
bideratzea lortu nahi dau, hezkuntza sistema, ikastetxeak eta irakasleak lerro
honetan pausuak emon behar dabezala kontzientziatuz eta horretarako, hezkuntza,
metodologia, eta didaktika planteamendu aurreratu bat beharrezkoa dala
azpimarratuz eta teknologia barriak, bide-lagun izan daitekezala.
#Lauaxetaikastola #ipadeducación