“Klarinete zaharra”
Bizkaiko Foru Aldundiagaz gauzatutako adin-aterko proiektu baten testuinguruan
sortu zan, gazteek eurak Foru Aldundiari liburua idazteko ideia proposatu
ondoren.
Liburua, pasadan urriak 17an BEC-en
ospatutako Nagusi ferian aurkeztu zan lehenengoz eta Durangoko Liburu Azokan izango da baita, datozen abenduak 5-8 bitartean.
Helena Gorroño, Irene Zarrabeitia, Markel
Hernández, Jose Mari Villa, Ainhoa Larreategui, Ane Atxutegi, Ane Rafols, Nerea
Pereda, Leire Dávila, Mirari Cimadevilla, Irati Zallo eta Araitz Peña, guztiak
Lauaxetako ikasleak eta 14-17 urte bitartekoak, “Klarinete Zaharra”-ren idazleak doguz. Liburuak, Emilioren
bizipenak kontatzen deuskuz eta adin-artekotasunaren gaia dau abiapuntu hau da:
adineko eta gazteen arteko harremanen aberastasunaren inguruan aritzen da,
guztiok bait daukagu zerbait irakasti eta ikasteko.
Kapitulu bakoitzaren ostean, idazle-ikasle
bat, izakera bat eta beraz idazkera bat. Guztien artean, talde lana eta
koordinazioa, bakoitzaren atalak historio eta bizitza berean elkartzen bait
dira: Emiliorena.
Liburuaren dokumentazioa eta kokapen kronologikoa
lantzeko, gazteek hainbat entrebista izan dabez aitite eta amamakaz eta honek,
alkarren arteko hurbiltze bat ekarri dau esperientziagaz batera.
Koordinazio eta edizio lanetan, Nahikari eta
Iban, euren irakasleak.
Ikasle eta irakasleen artean, amankomunean:
bokazioa, motibazioa, eta lana.
Eta osogai guzti honeen fruitua: adierazteko gaitasuna, sormena,
talde lanerako gaitasuna, alkar laguntza, irudimena,… eta balio asko, gure
gazteena!
Liburua, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz
kaleratu da eta edizio digitalean dohain dago eskuragarri Google Play, Amazon
eta iTunes Store bidez.